Prentsa Aretoa
2013/12/13
Urkulluk azpimarratu duenez "aurreikuspen ekonomiko onek" aukera ematen dute 2014 "konfiantzaz" hasteko
Lehendakariak "konfiantza" agertu du Legebiltzarrean euskal ekonomiaren susperraldiaren inguruan. Urkulluk oinarri hartu ditu industria bezalako sektoreetan dauden "aurreikuspen onak", esportazioetan ematen diren zenbaki "errekorrak", erakundeen finantzen kaudimena edo EAJk, PSEk eta PPk asteotan adostutako akordioak.
Urkulluk hitz horiekin erantzun ditu gaurkoan Eusko legebiltzarraren kontrol bilkuran ekonomiari eta Euskadiko enpresen egoerari buruz egin zaizkion galderak.
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak baieztatu duenez bere gobernuak dituen aurreikuspenen arabera datorren urteari "konfiantza maila handiagoarekin" ekin ahal zaio. Izan ere, 2014 urtean Barne Produktu Gordinaren % 0,9ko gorakada eman daitekeelako aurreikuspenaren arabera, ekonomiak hurrengo hamabi hilabeteotan "ehuneko batean" igo lezake.
"Atzeraldia atzean uzten hasi gara, adierazle guztiek esaten digute hazkundea ematen hasi dela zortzi hilabetetan atzeraldian egon ondoren" azaldu du. Zentzu berean azpimarratu du 2014 urtean langabezi tasa "egonkortu" egingo dela eta urte amaieran aurtengoa baino "apur bat txikiagoa" izango dela.
Beste alde batetik gogoratu du esportazioak ehuneko 4,4 igo direla eta aurreikuspenen arabera oraingo ekitaldia esportazioen zifra errekorrarekin amaituko dela, 20.000 milioi euroko kopurura hel daitekeelako. Urkulluk baieztatu du "aurreikuspen onak" daudela industria bezalako sektoreetan, eta "albiste onak" produzitzen ari direla aeronautikan, garraioetan, energian eta ontzigintza industrian".
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15