Prentsa Aretoa
2013/12/05
Urte bukaera baino lehen Estatus Berrirako Ponentzia aktibatuko duela iragarri du EAJk
Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek iragarri duenez bere alderdiak ulertzen du une honetan inguruabar egokiak ematen direla, Eusko Legebiltzarraren baitan, oraingo estatutu markoaren erreformari ekiteko Ponentzia eratu ahal izateko, eta Euskadin Estatus Juridiko-Politiko berria eratzeko prozesuari ekiteko.
Ortuzarrek iragarpen hori egin du, Eusko Legebiltzarrean Alderdi Popularreko, EHBilduko eta UPyDko ordezkariekin hainbat bilera egin ondoren. EBBko presidentea aurreko asteartean batzartu zen PSEko ordezkariekin.
“Legebiltzarreko taldeei Estatus Politiko-Juridiko berriaren gaiari heltzeko metodologia eta egutegia helarazi diegu; hau da EAJ-PNVK martxan jarri eta helmuga onera eraman nahi duen egitasmoa, hauteskunde egitarauan aurkeztu zuen konpromisoa betetze aldera" esan du Ortuzarrek. Aldi berean azpimarratu du bilerak "adeitasun giroan eta normaltasun politikoan" garatu direla.
Ortuzarren hitzetan "EAJ-PNVk uste du egun behar besteko baldintzak eta behar den adostasun maila ematen dela ekimen politiko hori Eusko Legebiltzarraren baitan abian jartzeko. Horregatik guztiagatik, urte bukaera baino lehen, Erakunde,Segurtasun eta Justizia Batzorde barruan aktibatuko du Gernikako Estatutuaren eta euskal autogobernuaren erreformarako ponentzia eratzeko ekimena".
Prozesu honetarako ezar daitekeen egutegiaz galdetuta, Ortuzarrek adierazi duenez "egutegia ezarriko da Ponentziako lanen emaitzen, eta bertan lan egingo dugun alderdi politikook bilbatzeko gai izango garen adostasunen arabera. Edozein kasutan, EAJ-PNVren asmoa da Ponentzia hau, hau da, Euskadirentzako marko juridiko-politiko berria diseinatzeko lanak bere fruituak ematea eta orain gauden legegintzaldi barruan indarrean sartzea".
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15