Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/12/05

“Zergatik onartzen duzue bakea eta bizikidetzari buruz plenoan eztabaidatzea eta ez ponentzian?”

Joseba Egibar EAJ legebiltzar taldeko bozeramaileak oposizioari eskatu dio “zarata eta ikuskizunetik” aldendu eta gaia “ardurarekin” jorratzeko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, Bake eta Bizikidetzarako Ponentziaren balioa berretsi du, hori delako bakegintzari lotutako gaiak lantzeko eztabaida-leku egokiena, kameretatik aldenduta, alderdiek seriotasunez hitz egiteko aukera ematen duelako. Hori dela eta, oposizioko taldeei eskatu die ponentziarekin bat egin dezatela, bereziki PSE eta PPri. Izan ere, bi alderdi horiek utzi egin zuten pasa den legegintzaldian osatutako eztabaida-gune hori, ezker abertzaleak zoru etikoa onartzen ez zuela argudiatuta. “Zergatik onartzen duzue bakea eta bizikidetzari buruz Plenoan eztabaidatzea eta ez, berriz, ponentzian egitea?”, galdetu die bi alderdiei.

Egibarrek Ponentziaren balioa berretsi du “ardura eta eraginkortasun politikoagatik”. Izan ere, eztabaida-gune honek “zuhurtziaz, beste alderdiak entzunaz eta, agian, bakegintzarekin zerikusia duten printzipioak partekatuaz” lan egiteko aukera ematen du. Zergatik ez dute eztabaida-gune honetan sartu nahi eta bai, ordea, Plenoan, antzezlan eta  dezibelez betea dagoen erakusleihoan? Zein da beraien helburua: titularrak lortzea?”, itaundu du sozialista eta popularrei zuzenduta.

Gainerako alderdiei eskatu die “eskandalua eta erakusleihotik” aldendu eta eztabaida Bake eta Bizikidetzako Ponentziara eraman dezatela. Eta ohartarazi die EAJk bide hori defendatzen jarraituko duela, alderdiaren DNAn dauden hiru printzipioen bidez: oinarri sendoak, helburu garbiak eta pazientzia politiko eta demokratikoa.

EAJ Legebiltzar taldeak osoko zuzenketa aurkeztu du, bakegintzako gaiak Ponentzian eztabaidatu behar direla adierazteko. Proposamena aurrera atera da, EH Bilduren babesarekin.