Prentsa Aretoa
2013/11/27
LOMCEren aurka dagoela berretsi egin du EAJk
Jone Berriozabal legebiltzarkideak berretsi egin du EAJ Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren aurkakoa dela; beraz, Jaurlaritzak erreformaren aurka iragarri duen helegitea babestuko du.
Berriozabalek LOMCEri buruzko Legebiltzarreko eztabaida monografikoan adierazi duenez, Hezkuntza Ministerioak eta PPk hezkuntza erreforma bat “inposatu” nahi dute eta Euskadiren eskumenak urratzen dituzte.
Legebiltzarkide jeltzaleak ziurtatu du legeak ez dituela Euskadiko kultura eta hizkuntz berezitasunak kontuan hartzen; eta Euskal Autonomi Erkidegoko hezkuntza-zentroen datuak ez dituela aintzakotzat hartzen.
Horren harira, euskal eskola-porrotaren tasa Espainiakoa baino txikiagoa dela gogoratu du; eta Euskadiko hezkuntza-sistemak dagoeneko “neurri handi batean” bete dituela LOMCEk proposaturiko helburuak.
Berriozabalek onartu du oraindik ere hobetzeko aukera dagoela eta EAJk lan egiten jarraituko duela beste hezkuntza-eragileekin batera hezkuntzaren kalitate maila handitzeko. Baina, neurri horiek “Euskaditik eta Euskadirentzat egin beharko dira”, zehaztu du.
Ildo horretan, Autonomia Estatutuak Euskadiren eskumenak bere gain hartzen dituela gogoratu du, eta Espainiako Gobernuaren hezkuntza-erreforma salatu du eskumen horiek urratzen dituelako.
Berriozabalek gogora ekarri du Jaurlaritza saiatu zela Hezkuntza Ministerioarekin akordio batera heltzen, eta gaitzetsi egin du Ministerio horrek PPren erabateko gehiengoa erabili zuela Kongresuan erreforma inposatzeko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15