Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/11/19

Iturrate: "Arraizen adierazpenak hankasartze handia dira; Sorturen estatutuen aurka egiten dute"

Indarkeria eta euskal nazioaren aldarrikapenak nahastea egotzi dio legebiltzarkide jeltzaleak ezker abertzaleari.

rss Ezagutzera eman
Iturrate:

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak “hankasartze handitzat” hartu ditu atzo Sortuko presidenteak, Hasier Arraizek, eginiko adierazpenak. Hain zuzen ere, Arraizek esan zuen ez dela beharrezkoa azken hamarkadetan ezker abertzaleak bultzatutako estrategiari “uko egin edota berrikustea”.

Iturratek ziurtatu duenez, “hankasartze handia dira adierazpenok eta atzerapausua ematen dute prozesuan, Sorturen estatutuen aurka egiten baitute”. Izan ere, dokumentu horren hirugarren artikuluak “irmo eta zalantzarik gabe” azaltzen du indarkeriaren aurkako jarrera.

Iturratek Sorturi egotzi dio “indarkeria nazio aldarrikapenekin nahastea”, eta baita  “mezu bikoitza erabiltzea”: bata komunikabideen aurrean ari denean, eta bestea afiliatuei zuzentzen zaienean. Bada esaera zahar bat, Arraizen adierazpen hauek esanahia islatzen dutena: “kalean uso, etxean otso”.

“Agian Arraiz jaunaren hutsegitea izan da, azken 35 urteetan zer gertatu den ez dakielako edota ez duelako gogoratzen. Baina inork ez ditu adierazpen hauek gezurtatu. Ezta Sortuk berak ere ez. Beharbada egingo dute. Hala espero dugu, garaiz daude-eta”, amaitu du.