Prentsa Aretoa
2013/11/14
“Ezker abertzalea ez da gai zaborren arazoa konpontzeko; diru publikoa xahutu besterik ez du egin”
EH Bilduk atez atekoa inposatu eta batzar nagusiei muzin egin diela salatu du GBBko bozeramaile eta legebiltzarkide jeltzaleak.
Maria Eugenia Arrizabalagak, GBB-ko bozeramaile eta EAJko legebiltzarkideak, salaketa gogorra egin du ezker abertzalearen aurka, jakin ostean Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK) eta Zubietako errauskailua eraiki behar zuen enpresek akordioa lortu dutela, 13 milioiren truke proiektua bertan behera uzteko. “Ezker abertzaleak egin duen bakarra atez atekoa inposatu eta Gipuzkoako Batzar Nagusiei muzin egitea da”, adierazi du. Batzar Nagusietan gehiengoa osatzen du oposizioak, eta Bilduri askotan eskatu dio zaborren kudeaketarako plangintza bete dezala. Plangintza hori aurreko legealdian onartu zen, eta bere baitan errauskailua aurreikusten du. Koalizioak ganberako gehiengoari entzungor egin diola gogoratu du Arrizabalagak.
“Aldundira iritsi direnetik hiru gauza bakarrik egin dituzte: atez atekoa inposatu, enpresei 13 milioi ordaindu ezer ez eraikitzeagatik eta Gipuzkoako hiru zabortegiak leporaino bete”, salatu du. Hori esanda, zaborren arazoak “mahai gainean” jarraitzen duela azpimarratu du eta, bitartean, “Bilduk pasa den legealdian landu, adostu eta esleitu zen irtenbidea pikutara bidali du”.
“Ahal dutenetan, ez dute entzuten, ezta atenditzen ere, inposatu egiten dute; ezin dutenean, ez dute errespetatzen, ezta erantzuten, mespretxatu egiten dute. Eta inposatu, mespretxatu eta diru publikoa xahutu ondoren, gainontzekoei ezarritako inposizioaren gainean akordioetara heltzea eskatzen digute. Bi hitzetan: ez dute arazoa konpontzen”, ondorioztatu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15