Prentsa Aretoa
2013/11/07
Legebiltzarrak erakunde politikoen aurka egindako ekintzak gaitzetsi ditu
Joseba Egibar EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak ohartarazi duenez, “garai berriak nahi baditugu, portaera zaharrak atzean utzi eta jarrera berriak landu beharko ditugu”.
Gasteizko Ganberak errefusatu egin ditu erakunde politikoen aurka burututako ekintzak, “irmo eta zalantzarik gabe”. Gaitzespena Alderdi Popularraren egoitza batek jasandako erasoaren ildotik izan da, hain zuzen ere iragan urriaren 4an Donostian izandako erasoaren ildotik. EH Bilduk izan ezik, indar politiko guztiek babestu dute Legez Besteko Proposamena, “euskal gizarteak exijitzen duen askatasuna, bakea eta bizikidetza terrorismorik eta indarkeriarik gabe” eraiki behar direla sinesten dutelako.
EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, egoitzen aurkako erasoak “iraganeko portaerak” direla ziurtatu du, “oraindik birziklatu gabe” dauden jarrerak, alegia. Hori dela eta, “garai berriak nahi baditugu, portaera zaharrak atzean utzi eta jarrera berriak landu beharko ditugula” ohartarazi du.
Egibarrek gogoratu du urriko lehen egun horietan antzerako hainbat eraso gertatu zirela Euskal Herri osoan. Esaterako, EAJren aurkako pintadak agertu ziren Amurrioko batzokian eta Donostiako Antiguako auzoan.
EH Bilduk ez du Legez Besteko Proposamenarekin bat egin, eta hori deitoratu du Burukide jeltzaleak. Gainerako alderdiek adostutako testuak alde batera uzten duelako “hitzen magia eta diskurtsoen liturgia” eta apostua egiten duelako garai berrien alde. “Ez zait iruditzen talde parlamentarioek alderdien egoitzen aurka egindako erasoak salatzeko arazorik izan beharko luketenik”, adierazi du.
Hori esanda, egoitzen eta hauen jabeen aurka “intimidazioa, pintadak eta bestelako erasoak” egiten dituztenei zuzendu zaie, oroitarazteko Sorturen estatutuek indarkeria salatzen dutela, “irmo eta zalantzarik gabe” salatu ere. Horiekin guztiekin “pedagogia” lana egiteko gomendioa luzatu du, alderdien egoitzen aurkako eraso gehiago jazo ez dadin eta errespetatuak izan daitezen bai joko-arau demokratikoak, bai persona guztien eskubide eta askatasunak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15