Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/11/07

EAJ: "Pobreziari kontrako planak gune behartsuenak identifikatu behar ditu eta lehentasuna eman behar die"

Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio foru-aldundiekin eta udalekin batera eta erakunde bakoitzaren eskumenen arabera, egin, bultzatu eta praktikan jar dezala pobreziaren eta gizartebazterketaren aurkako plan berezi bat.

rss Ezagutzera eman
EAJ:

ARGAZKIA JAITSI

Amaia Arregi EAJko legebiltzarkideak adierazi duenez, pobreziari kontrako plana eraginkorra izan dadin, "EAEko gune behartsuenak identifikatu behar ditu, eta, era berean, lehentasuna eman behar die".

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio, gehienez ere lau hilabeteko epean, foru-aldundiekin eta udalekin batera eta erakunde bakoitzaren eskumenen arabera, egin, bultzatu eta praktikan jar dezala pobreziaren eta gizartebazterketaren aurkako plan berezi bat, arrazoi bereziak direla-eta epe labur edo ertainerako ekintza puntual bat behar duten udalerri eta eskualdeentzat. 

Halaber, Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio behar diren neurriak har ditzala gizarte-bazterketan eta gizarte-bazterketaren arriskupean bizi diren pertsonen gizarteratzea eta laneratzea errazte aldera.

Azkenik, Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio, plana egin eta Gobernu Kontseiluan onetsitakoan, Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordean aurkez dadila"