Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/10/31

Legebiltzarrak 2014ko aurrekontuen proiektua hartu du

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteari eman dio aurrekontuen proiektua.

rss Ezagutzera eman
Legebiltzarrak 2014ko aurrekontuen proiektua hartu du

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, Bakartxo Tejeriak, EAEko 2014ko aurrekontuen proiektua hartu du Ogasun eta Finantzetako sailburuak, Ricardo Gatzagaetxebarriak emana.

Emate ekitaldia izan da QR-kodearen irakurketaren bidez, eta, ekitaldia amaitu ondoren egin da Mahaiaren bilera eta hor onartu dute tramitatzea.

Legebiltzarreko Mahaiak Tramitatzeko onartu du, eta Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari eta Legebiltzarreko taldeei bidaltzea, proiektuaren azterketa egiteko eta Jaurlaritzako ordezkariak Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen aurrean agertzeko, kontu-sailen helburuaz eta zenbatekoaz egiten zaizkien informazio-eske guztiei erantzutera. Onetsitako egutegiaren arabera, lege-proiektua azaroaren 11n argitaratuko da eta zuzenketak aurkezteko ohiko epea irekiko da