Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/10/24

Bikaintasun akademikorako beken programa berrezartzea eskatu du EAJk

Legebiltzarrak eskatu du Jaurlaritzak bikaintasun beka horiek sar ditzala unibertsitate ikasketak eta beste goi-ikasketak egiteko beken ohiko araudiaren baitan, eta sar ditzala atal espezifiko gisa.

rss Ezagutzera eman
Bikaintasun akademikorako beken programa berrezartzea eskatu du EAJk

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak, aho batez adostu du, Eusko Jaurlaritzari ondorengo hau eskatzea: “ Berrezarri dezala errendimendu handiko ikasleak aintzatesten eta saritzen dituen bikaintasun akademikoko beken programa, horretarako, aipaturiko bikaintasun bekak abian den ikasturtearen unibertsitate edo goi mailako beste ikasketen ohiko araudian berariazko atal moduan sartuz, beharrezko diren mekanismoak martxan jarrita”.

Ildo horri jarraiki, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak bikaintasun beken programa bertan behera utzi du, eta 2013-2014 ikasturteko beka orokorren artean, beka ekonomikoak jaso dituzten ikasleei bikaintasunezko probetxu akademikoa aitortzeko berariazko atal bat sartu du, osagarri ekonomiko baten bidez.

Etorkizunerako, ez ohiko errendimendua duten ikasleentzat berariazko sari edo aitorpen bat sortzea aztertzen ari da.

Alex Etxeberria EAJko legebiltzarkideak onartu egin du beka horiem kudeaketa ez dela egokia izan eta onartu egin du Jaurlaritzak horrengatik kritikak jaso izana.

Hala ere, "bekak baino sariak" direla esan du ez dutelako ikaslearen maila akademikoa kontuan hartzen. Hori dela eta, aurrekontuen negoziazioetan beka orokorretarako baldintza batzuk sartzeko aukera aurreratu du, bikaintasun akademikoa ez izateko baremo bakarra bekak emateko orduan.