Prentsa Aretoa
2013/10/21
“Parte hartuko dugu Gipuzkoako aurrekontuen eztabaidan, erakundeei egonkortasuna eman behar zaielako”
Joseba Egibar GBBko presidente eta EAJko legebiltzar taldeko bozeramaileak Garitanoren jarrera salatu du Batzar Nagusiei “entzungor egin eta errespetua faltatzeagatik".
-
Onda Vasca 2013-10-21 2013/10/21
Joseba Egibarrek, GBBko presidente eta EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak, ziurtatu du bere alderdiak parte hartuko duela Gipuzkoako aurrekontuen eztabaidan, euskal erakundeei egonkortasuna emateko helburuaz. Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketa batean azaldu du EAJ “koherentea” izango dela Iñigo Urkullu Lehendakariak legegintzaldi hasieratik egin duen apustuarekin: “eztabaidan egongo gara eta ez dugu parte hartuko estrategia bateratuetan ezta zentsura mozioetan ere”. Egibarrek argudiatu du EAJ eztabaidan izango dela, Bilduk ez dezan aurrekontuak luzatzeko “tentaziorik” izan. “Ez da komeni politikagintzan horrelako aukerak eskaintzea”, gehitu du.
Hori argituta, burukide jeltzaleak salatu egin du Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren jarrera, Batzar Nagusiei “entzungor egin eta errespetua faltatzeagatik”. Bere ustetan, Bilduko agintaria “ez da joko parlamentariora ohitu eta ez du onartu gehiengo minoritarioan gobernatzen duela”. Hori islatzeko, Garitanoren Exekutiboak muzin egin die oposizioak egindako hainbat eta hainbat eskariri, atez atekoaren aurka eta bidesariak zabaltzearen aurkakoei, Egibarrek gogoratu duenez. “Ohitura onartezina da Garitano buru duen Aldundiak hartutakoa”, ziurtatu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15