Prentsa Aretoa
2013/10/20
“Gizarteak egiaztatu du ETAk duela bi urte hartu zuen erabakia benetakoa dela; orain baketa eta bizikidetzaren alde lan egitea beharrezkoa da” azaldu du Egibarrek
GBBko presidente eta EAJ-PNVren legebiltzar taldearen bozeramaile den Joseba Egibar ziur dago Fagorrek eta Mondragon Taldeak euskal industriaren bizkarrezurraren zati garrantzitsua izaten jarraituko dutela
GBBko presidente eta EAJ Legebiltzar taldeko bozeramailea, Joseba Egibar, Eskoriatzako EAJren ehungarren urteurreneko ekitaldian izan da gaur EBBko presidentea den Andoni Ortuzarrekin, ETAk armak utzi zituela iragarri zuenetik bi urte betetzen diren egunean. Egibarrek adierazi du 24 hilabete hauetan “gizarteak egiaztatu duela ETAren erabakia benetakoa izan zela eta ez dagoela atzera bueltarik”, baina azpimarratu du” bakea ez dela indarkeria eza bakarrik, eta, ondorioz, aurrera pausuak ematen jarraitu behar dela”.
Burukide jeltzale ezker abertzaleari eta Espainiako gobernuari zuzendu zaie zuzenean “beren urgentziak alde batera utzi eta, gizarteak eskatzen duen bezala, aurrera pausuak emateko” eskatzeko. Ezker abertzaleari “estrategia politikoa eguneratu eta iraganaren azterketa kritikoa egiteko” exijitu dio eta Rajoyren Exekutiboari, bere aldetik, “iraganeko pasarteak alde batera utzi eta, behingoagatik, ETAren indarkeriaren egiaztatzea eta desarmea ahalbidetzeko”.
“EAJk argi dauka zein den jarraitu beharreko bidea eta bakea eta bizikidetzaren aldeko adostasunak lortzen jarraituko dugu”, azaldu du.
Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrinari buruzko epaia eman bezperan, Egibar itxaropentsu azaldu da doktrina indargabetzen bada, “egungo egoera pisutsua arindu eta egoera berri bati ekiteko” balioko duelako.
GBBko presidente eta EAJ Legebiltzar taldeko bozeramailea Fagor Electrodomesticos eta Mondragon Taldeari buruz ere mintzatu da itxaropenerako mezu bat helarazteko: “Bideragarritasun plan bate gin eta egungo egoera gainditzeko aukera dauka MCCk eta ziur gaude lortuko duela, euskal industriaren bizkarrezurraren zati garrantzitsua izaten jarraitzeko”.
Andoni Ortuzar
Bestalde, EAJren EBBren presidente den Andoni Ortuzarrek berriz adierazi duenez, “aste hau benetan gogorra izan da vaina zonalde hau eta baita Fagorrek ere Aurrera egingo dute. Bitartean, Garitanok eskuak garbitu eta Eusko Jaurlaritzak Fagorren ondoan lan egiten ari da, izan ere, euskaldunok gurea bezala ulertzen dugu”.
Era berean, gaineratu duenez, “bi urte ondoren ETAren albisteen zain jarraitzen dugu: armak ustea, konponketa, sortutako minaren onarpena…Eta espainiako Gobernuaren albisteen zain ere bagaude, batez ere, kartzela politikari dagozkion albisteen zain. Bakea ez da borroka eza soilik. Ez ETAk, ezta Rajoyk ere ez dute aurrerapusurik ematen. EAJk berriz ere bere burua eskeintzen du zubi gisa egiteko bien artean eta behingoz bakea Euskadira ekarteko”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15