Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/10/18

"Euskal bidea jorratzeko denok gara beharrezko; etorkizunak erakutsiko du bide egoki bat aurkitzeko gai garen”

Eusko Legebiltzarrak Catalunyako kontsulta ahalbidetzeko eskatu dio Espainiako gobernuari.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak Catalunyako kontsultaren aldeko ekimena onartu du, kataluniarrek beren etorkizuna “libre eta demokratikoki” erabaki dezaten. Horretarako, Espainiako Gobernuari Generalitateko Gobernuaren erabakia errespetatu eta aitortzeko eskatu dio Ganberak, EAJ eta EH Bildu Legebiltzar taldeek adostutako testu baten bidez.

“Catalunyako gizartea erabakitzeko eskubidea defendatzen ari da eta, horren aurrean, solidaritatea adierazi eta identifikatu egiten gara”, azaldu du EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek.

Estatuak egun bizi duen egoera “café para todos” delakoaren ondorioa dela ziurtatu du burukide jeltzaleak, Franco hil ondoren, Euskadi, Catalunya eta Galiziako nazio izaerak estali nahian, 17 autonomia sortzeko erabaki politikoarena, alegia. “Izaera nazionala izan eta estaturik gabe jarraitzen dugu. Nola antolatu elkarbizitza hori? Hori da jokoan dagoena eta demokratikoki konpondu behar dena”, zehaztu du.

Hori esanda, Catalunyarren hitza errespetatu eta kontsulta ahalbidetzea eskatu dio Egibarrek Espainiako Gobernuari.

Euskal Herriari dagokionez, EH Bilduri erantzun dio Euskal Bidea deiturikoa “hain dela proposamen irekia, zelaigune hutsa dela”. Eta gogoratu die EAJk estatutu berriaren aldeko proposamen zehatza egin zuela Ibarretxe Lehendakariaren eskutik, Legebiltzarrak onartu ondoren Madrilgo Kongresuan ukatua izan zena.

Etorkizunera begira, Euskal bidea jorratzeko indar politiko guztien metaketaren alde egin du Egibarrek, beti ere “azken hamarkadetan mantendutako bide eta estrategien azterketa egiteko prest badaude”. Izan ere, gogoratu du orain arte estrategia politiko militarra egon dela  eta horrek “bide politikoari min handia egin diola”.

“Etorkizuna erabakitzeko eskubidean sinesten dugunak zuek eta gu baldin bagara, bi indar politiko horiek ezin diogu estrategia horretan elkarri min egin bestela etorkizunean ez dugulako bide hori egiten asmatuko”, ohartarazi du.

“Etorkizunak erakutsiko du ia guztiok bide egoki bat aurkitzeko gai garen, baina, guk behintzat, bide politiko, demokratiko eta erabakitzeko eskubidearen aldeko bidea jorratzen jarraituko dugu”, amaitu du.