Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/10/17

EAJk ahal duen guztia egingo du hezkuntza sistema babesteko

Jone Berriozabal legebiltzarkide jeltzaleak gainerako alderdiei egotzi die eztabaida modu “suntsitzailean” gauzatzen ari direla, Eusko Jaurlaritza “eztabaida eta adostasunen” alde egiten ari den bitartean.

rss Ezagutzera eman
EAJk ahal duen guztia egingo du hezkuntza sistema babesteko

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Hizkuntzaren Euskal Legeari dagokionez, hezkuntza alorrean eta arlo sozial eta politikoan adostasuna lortzeko beharrezkoak diren urrats guztiak eman ditzala.

Eusko Legebiltzarrak “heziberri 2020” ekimenari buruz eztabaidatu du gaur, hau da, Cristina Uriarte sailburuak astelehenean  aurkeztu zuen hezkuntza esparruaren euskal kurrikulumari buruz.

Ildo horretan, Jone Berriozabal legebiltzarkide jeltzaleak gainerako alderdiei egotzi die eztabaida modu “suntsitzailean” gauzatzen ari direla, Eusko Jaurlaritza “eztabaida eta adostasunen” alde egiten ari den bitartean.

Gainera, salatu du Alderdi Popularrak “gezurra” esan duela Hezkuntza Departamentuak akordioa hezkuntza eragile abertzaleekin soilik itxi duela esan duelako. Eta gogoratu du EAJ hezkuntza sistema “sendo eta zehatz” baten alde egiten duela, hain zuzen ere, “Gobernu ezberdinek eragingo ez diotena eta Euskal Hezkuntza legea helburutzat duena”.

“Gure hezkuntza sistema akordiotik eta hezkuntza itunetik  eraiki da. Ondorioz, gure esku dagoen guztia egingo dugu berau mantentzeko, horrek guretzako kaltegarriak diren esparru guztietan LOMCE abian ez jartzea esan nahi badu ere. Hori guztia, Legebiltzarraren eta hezkuntza eragileen gehiengoaren eskutik egingo dugu”, ziurtatu du Berriozabalek.