Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/10/03

"Memoriaren institutuak Euskadin sufritutako indarkeriaren bidegabekeria aitortzen du"

Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzalearen ustez, “etorkizuneko bake eta bizikidetzak eskatzen dute indarkeriaren bidegabekeria aitortzea, egindako mina eta biktimen duintasuna onartzea, biktima guztiek merezi baitute egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

Iturrate legebiltzarkidearen esanetan, "oroimenean oinarritutako bakea bilatu nahi du institutu honek, proiektu honek. Etorkizunari  begira dagoen ekimena da, etorkizunari begira, baina ez gertatutakoa ahaztuz edo estaliz, gertatutakoa irakurriz baizik. Ondo irakurriz gainera, orrialde guztiak irakurri eta barneratuz".

"Proiektu honek memoria inklusiboa bultzatzen du, giza eskubideen urraketa guztien salaketa egiten du. Ez ditu horrekin biolentziak bateratzen, ez ditu konparatzen,  are gutxiago bortxakeria justifikatzeko erabili daiteken teoriarik  onartzen. Baina biolentzia guztiak salatu egiten ditu, giza eskubideen urraketa guztiak salatu egiten ditu".

Iturratek esan duenez, "biktima guztiak aitortzen ditu, ez bakarrik ETAk edota beste talde terroristek eragindako biktimak, baita diktadurak, Gerra Zibilak edota terrorismoaren kontrako ekintza ilizitoak eragindako biktimak ere. Biktima guztiak  direlako  erabaki injustu  baten ondorioa. Ez bakarrik egindakoa  legez kontrakoa izan zelako, etikaren kontra izan zelako ere, injustua izan zelako.  Horrela aldarrikatu du Legebiltzarrak behin baino gehiago, eta  hau izan behar luke guztiok partekatzen dugun gutxienezko printzipioa".

“Etorkizuneko bake eta bizikidetzak eskatzen dute indarkeriaren bidegabekeria aitortzea, egindako mina eta biktimen duintasuna onartzea, biktima guztiek merezi baitute egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea. Horrela ezarri du Legebiltzarrak adostasun zabalez, eta printzipio honi zuzenean erantzuten dio Oroimena eta Bizikidetzaren Institutuak". amaitu du Iturratek.