Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/09/25

EAJk ospitaleko ordainketa partekatuaren aurkako Legez Besteko Proposamena aurkeztu du

Espainiako gobernuari ekimen hau bertan behera uzteko eskatu dio EAJko Legebiltzar Taldeak, Euskadiko eskumen-eremua inbaditzen duelako eta milaka pazienteri eragingo dielako.

rss Ezagutzera eman
EAJk ospitaleko ordainketa partekatuaren aurkako Legez Besteko Proposamena aurkeztu du

ARGAZKIA JAITSI

EAJ Legebiltzar Taldeak Legez Besteko Proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, Espainiako Gobernuari ospitaleko ordainketa partekatua arautzen duen irailaren 10eko ebazpena bertan behera utz dezan eskatzeko.

Kerman Orbegozo legebiltzarkideak argudiatu du neurri honek Euskadiko ekimen-eremua inbaditzen duela eta gaixotasun larri eta kronikoak dituzten milaka pazienteri eragingo diela.

Ildo horretan, legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu du ospitaleko ordainketa partekatuak “Eusko Alderdi Jeltzaleak betidanik defendatu duen ekitate printzipioaren aurka egiten duela, gaixotasun batzuengan bakarrik eragingo duelako”, besteak beste, onkologia tratamenduak jasotzen ari diren gaixoak eta hepatitis kronikoa, artritis reumatoidea, psoriasisa edota asma larria dituztenak.

Era berean, Madrilgo Gobernuak urriaren 1etik aurrera abiatu nahi duen ospitaleko ordainketa partekatua bertan behera uzteko eskatu du Orbegozok “disuasiorako eta diru-bilketarako asmoa izan arren, neurri honen gastua emango lukeen etekina baino handiagoa izango litzatekeelako”.

Hori guztiarengatik, EAJ Legebiltzar Taldeak Legez Besteko Proposamena aurkeztu du, Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eska diezaion indar gabe utzi dezan 2013ko irailaren 10eko Nazio Osasun eta Farmazia Sistemaren Oinarrizko Zerbitzuen Sailaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena, zeinak Nazio Osasun Sistemaren botika-prestazioaren baitan dauden sendagaien finantziazioaren baldintzak aldatzen dituen, erabiltzailearen ekarpena esleitzearen bidez.