Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/09/23

EAJk eta PSE-EEk lortutako akordioa azaldu diote EH Bilduri, eta adostasuna zabaltzeko prestutasuna erakutsi diote

Krisiaren eta langabeziaren aurka egiteko, gure gizarte ereduaren zerbitzu publikoak mantentzeko, fiskalitatearen erreforma eta iruzurraren aurkako borroka bultzatu, eta egungo egitura instituzionalaren berrikusketari ekin eraginkorragoa bilakatzeko; horixek dira EAJ eta PSE alderdiek lortutako akordioaren helburuak, eta akordioa ahalik eta adostasun handiena izateko irekita dagoela adierazi dute izandako bileran.

rss Ezagutzera eman
EAJk eta PSE-EEk lortutako akordioa azaldu diote EH Bilduri, eta adostasuna zabaltzeko prestutasuna erakutsi diote

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren eta PSE-EEren ordezkariek bilera egin dute gaur Eusko Legebiltzearrean EH-Bilduren ordezkaritza batekin, koalizioa osatzen duten lau alderdietako kidez osaturik egon dena. Lehen bi alderdiek iragan astean sinatutako Euskadi modernoago, solidarioago, eraginkorrago eta lehiakorragoa lortzeko akordioaren edukiak zehatz azaltzeko helburuaz egin dute bilera.

Krisiaren eta langabeziaren aurka egiteko, gure gizarte ereduaren zerbitzu publikoak mantentzeko, fiskalitatearen erreforma eta iruzurraren aurkako borroka bultzatu, eta egungo egitura instituzionalaren berrikusketari ekin eraginkorragoa bilakatzeko; horixek dira EAJ eta PSE alderdiek lortutako akordioaren helburuak, eta akordioa ahalik eta adostasun handiena izateko irekita dagoela adierazi dute izandako bileran. Izan ere, bi alderdien eremutik haratago doazen helburu eta erreformak hartzen ditu bere baitan.

Halaber, gogoratu dute bi alderdiek publikoki adierazi dutela herriarekin hartu duten konpromiso hau beste erakunde, indar politiko eta eragile sozialei irekita dagoela. Zentzu horretan, EH-Bilduk egin dezakeen ekarpena onartu dute, Legebiltzarrean eta Batzar Nagusietan duen ordezkaritza ikusirik, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardura daukalarik.

EAJ eta PSEko ordezkariek, Bilduko ordezkariek jarritako eragozpenen aurrean, proposamen zehatzak egiteko gonbitea luzatu diete, proposamen horiek sakonki aztertu ahal izateko. Berretsi dute Akordioa irekita dagoela, hobetu dezaketen ekarpenekin osatu ahal izateko, horiek akordioaren inspirazio diren printzipioekin bateragarriak izanik.

Erreforma fiskalari dagokionez, EAJ eta PSEko ordezkaritzak azpimarratu du akordio batera iristeko beharrezkoa dela alde bakoitzaren jarrera maximalistak alde batera uztea, eta nabarmendu dute zein garrantzitsua den euskal herritarrentzat guztiek zerga-marko armonizatua, koordinatua eta egokia izatea krisi ekonomikoaren eta langabeziaren desafioei aurre egiteko. Elkarrizketarako eta negoziaziorako eskaintzak irekita jarraituko duela ere azpimarratu dute, bai datorren ostegunean Legebiltzarrean egingo den fiskalitateari buruzko osoko bilkura monografikoari dagokionez, hala nola hiru Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietan landuko diren neurri fiskalei dagokienez.