Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/09/19

EAJ: "Argi gelditu da Lehendakariak eta Jaurlaritzak herri honengan eta euskal gizartean sinesten dutela”

Urkulluren diskurtsoaren zintzotasuna azpimarratu du Joseba Egibar Legebiltzar taldeko bozeramaileak.

rss Ezagutzera eman
EAJ:

ARGAZKIA JAITSI

“Antzematen da Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzak herri honengan eta euskal gizartean sinesten dutela”, ondorioztatu du EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, Politika Orokorrari Buruzko Osoko Bilkuran. “Errealitatetik egindako hitzaldia izan da Lehendakariarena; ahuleziak onartu eta indartsu sentitzen garen puntuak zintzotasunez onartu ditu”, azpimarratu du Burukide jeltzaleak.

Egibarrek Lehendakariaren akordioetara ailegatzeko borondatea nabarmendu du, eta gogoratu du helburu hori lortzeko hainbat saiakera egin dituela azken hilabeteotan. “Inbestidura saioan egin zuen lehen saiakera eta aurrekontuen negoziazioan, bigarrena. Baina maiatzeko alderdien bilera egin zen arte ez zuen emaitzarik lortu”, ekarri du gogora PSErekin lortu berri den eta politikagintzan zeuden korapiloak askatzeko balioko duen adostasuna goraipatzeko. Hala eta guztiz ere, akordio hori bera legegintzaldi hasieran ere lor zitekeela adierazi du. “Legegintzaldia orain hasi dela diotenei galdetu beharko zaie ea zergatik ez ote zen posible izan akordioetara ailegatzea orain dela sei edo bederatzi hilabete”, jakinarazi du.

Euskadiko Alderdi Sozialistarekin lortutako adostasunari merezi duen garrantzia kendu gabe, Egibarrek adierazi du adostasun hori “ez dela nahikoa” eta helburu estrategikoak diren herrigintza gauzatu, krisitik atera, bakea eta bizikidetza bultzatu eta estatus politiko berria lortzeko beste hainbat akordio lortu beharko direla oraindik. Hori dela eta, gainerako alderdiei Lehendakariak egindako hizketarako gonbitea onartu eta adostasunetara ailegatzeko gonbitea luzatu die beste behin ere. “Elkarrizketari ezin zaio atea itxi guztiok garelako beharrezkoak”, amaitu du.