Prentsa Aretoa
2013/09/13
PSE, PP eta UPyDri gune honetara batzeko gonbitea luzatu die beste behin ere EAJk
Elkarrizketaren alde egiten jarraituko dugu Bake eta Bizikidetzaren ponentziak aurrera jarrai dezan”, azaldu du Egibarrek.
“Elkarrizketaren alde egiten jarraituko dugu Bake eta Bizikidetzaren ponentziak aurrera jarrai dezan”, adierazi du EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek. PSE-k ponentzia utzi duenetik lehenengo bilera izan da gaurkoa, egoera berria aztertu eta etorkizunera begira nola jokatu erabakitzeko. Ildo horretan, Egibarrek berretsi du EAJ-k elkarrizketaren aldeko apustua mantenduko duela, “ezberdintasunak ezagutu eta adostasunetara ailegatzeko behar-beharrezkoa delako”.
Hori argituta, PSE-ren jokaera salatu du, ulergaitza egiten baitzaio “oztopoak jartzen aritzea” eztabaidagune honen helburua bake eta bizikidetza lortzea direnean. “Nola ez dugu, bada, elkarrizketa erabiliko elkarrizketaren etxea den Legebiltzar honetan? Alderdi ezberdinek elkarrizketa erabiliko ez badugu, zer erabiliko dugu ba?”, galdetu du burukide jeltzaleak.
Beste behin ere, ponentziatik kanpo geratzea erabaki duten PSE, PP eta UPyD-ri gune honetara batzeko gonbitea luzatu die EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak, makalago bada ere, “elkarrizketaren alde lan egiten jarraituko duelako”. Gogoratu duenez, iragana aztertu eta orainetik abiatuta etorkizuna lantzea du helburu, besteak beste, elkarrizketa gune honek eta asmo horretan jarraitzeko asmoa dagoela zehaztu du.
Oposizioko hiru alderdi horiei zuzenduta, Egibarrek galdetu die nola ote den posible ponentzia baztertu eta elkarrizketari uko egitea, “ETAren indarkeria bizi- bizi zegoenean elkarrizketaren alde egiten bazuten”. “Pentsaezina da ETAk indarkeria utzi zuenetik bi urte igaro direnean elkarrizketa baztertu eta ponentzian euren parte hartzea baldintzez betetzea”, ziurtatu du.
Hiru alderdi horiei jarrera horiek guztiak alde batean utzi eta Bake eta Bizikidetzaren ponentziarekin bat egiteko gonbitea luzatu die, beste behin ere, Egibarrek.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15