Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/09/03

“Herri honek dituen erronkei aurre egitea du helburu PSErekin lantzen ari garen akordioak”

Adostasun hori gainerako alderdiei zabaltzearen alde egin du Joseba Egibar EAJ Legebiltzar Taldeko bozeramaileak.

rss Ezagutzera eman
“Herri honek dituen erronkei aurre egitea du helburu PSErekin lantzen ari garen akordioak”

ARGAZKIA JAITSI

Legebiltzarreko bozeramaile den Joseba Egibarrek ziurtatu du Eusko Alderdi Jeltzalea eta Alderdi Sozialista lantzen ari diren akordioak “herri honek dituen erronkei aurre egitea duela helburu”. Adostasuna fiskalitateaz haratago joango dela zehaztu du Onda Vascari eskainitako elkarrizketa batean, bi indarrak krisi ekonomikoari nola aurre egin, gizarte zerbitzuak bermatu, ekonomia suspertu eta erakundeen egiturari buruz ere hitz egiten ari direlako.

Burukide jeltzaleak baieztatu du akordioa hilaren 15erako ixtea espero dutela bi alderdiek eta adostasuna gainerako indarrei zabaltzearen alde egin du: “PSE-k gogoeta egin eta aurrera pausua eman du EAJ-rekin akordioa lortzeko asmoz, baina guk ez dugu inor baztertzen eta gainerako alderdiekin ere hitz egin nahi dugu”.

Egibar fiskalitateaz mintzatu du bere alderdiak gai honi buruz eztabaidatzeko “inongo arazorik” ez duela ziurtatzeko. Izan ere, uste du Euskadin fiskalitate aurrerakoi eta progresiboa dagoela. “Arazoa da azken urteetan gehiago hitz egin dela eskumenari buruz gaia sakonean aztertu beharrean eta lehia handia egon da guztien artean progresiboenak zirela irudikatu nahi zutenen artean”, erantsi du.

Bozeramaile jeltzaleak gogoratu du Batzar Nagusiak izango direla zerga sistema bakoitza zehaztuko dutenak eta harmonizazioa Eusko Legebiltzarraren esku egongo dela. Hori esanda, gainerako indarrei eskatu die esloganak alde batera utzi eta gaiari buruz duten iritzia mahaigaineratzea, “desadostasunak uste baino txikiagoak direlako”.

Elkarrizketa amaitu baino lehen, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Bake eta Elkarbizitzarako Plana defendatu du “koherentea eta konprometitua izateaz gain, oso ondo eraikia dagoelako”. Burukideak oposizioko taldeei ekarpenak egiteko gonbitea luzatu die Euskal Herriak bakea eta elkarbizitza ahalik eta azkarren lortu ahal izateko.