Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/07/18

EAJ: “Hitzarmen kolektiboak berreskuratu behar dira sindikatu eta enpresarien arteko harremanen bizkarrezurra direlako”

Erakundeei elkarrizketatik abiatutako marko erregulatzailea bultzatzeko eskatu die Joseba Egibar EAJ legebiltzar taldeko bozeramaileak.

rss Ezagutzera eman
EAJ: “Hitzarmen kolektiboak berreskuratu behar dira sindikatu eta enpresarien arteko harremanen bizkarrezurra direlako”

ARGAZKIA JAITSI

  • Egibar - Convenios colectivos 20130717
    2013/07/18

    ARTXIBOA JAITSI

EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, hitzarmen kolektiboak berreskuratzeko beharra nabarmendu du, “sindikatu eta enpresarien arteko harremanen bizkarrezurra” direla uste duelako. Adierazpen hauek Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean egin ditu burukide jeltzaleak, lan erreformari aurre egin eta egungo negoziazio kolektiboaren markoa mantentzearen alde EAJ, PSE eta UPyD talde parlamentarioek elkarrekin aurkeztu duten Legez Besteko Proposamenaren defentsa egin duenean.

Onartutako testuak dei egiten die sindikatu eta enpresariei uztailaren 7an alboratutako lan hitzarmenak berreskura ditzaten, behin behinean bada ere, eta abenduaren 31eko epe berria proposatzen du horretarako. Horrez gain, hiru alderdiek babestutako dokumentuak lan erreforma errefusatu, elkarrizketaren alde egin eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio kontutan har dezala lehiaketa publikoetan parte hartzen duten enpresek hitzarmen kolektiboa betetzen duten.

Legez Besteko Proposamena loteslea ez bada ere, Egibarrek defendatu du bere edukia “egungo hutsunea betetzeko balioko duelako”. Jeltzaleak azpimarratu du helburua ez dela “inondik inora Confebasken jarrera salatzea, baizik eta bi aldeen arteko elkarrizketa bultzatzea”.

Bozeramaile jeltzaleak gogoratu du bai enpresariek eta baita langileek buruhauste bera daukatela: lehiakorrak izan eta krisitik ateratzea eta, uztailaren 7az geroztik, hitzarmenen galeraren arazoa gehitu zaiela. Hori dela eta, erakundeei elkarrizketatik abiatutako marko erregulatzailea bultzatzeko gonbitea luzatu die.