Prentsa Aretoa
2013/06/27
EAJ: “Ez dugu ezer inposatuko; herri honetako gehiengo politikoaren aurka onartu zen jaieguna indargabestu besterik ez dugu egin”
Joseba Egibar EAJ legebiltzar taldeko bozeramaileak azaldu du Euskadiren Egunaren ordezko jaieguna Eusko Jaurlaritzak ezarriko duela dekretu bidez.
“Ez dugu ezer inposatuko; herri honetako gehiengo politikoaren aurka onartu zen jaieguna indargabetu besterik ez dugu egin”, azaldu du EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek. EAJ eta EH Bilduren bozkekin Ganberak Euskadiko Eguna arautzen duen legea indargabetzeko prozesua abiatzea onartu ondoren egin ditu adierazpen hauek. Jeltzaleak gogoratu duenez, urriaren 25eko jaieguna PSE-EE, PP eta UPyDk “inposatu” zuten aurreko legealdian, ezker abertzalea Legebiltzarretik kanpo zegoela probestuz.
Egibarrek Lege hori indargabetzeko beharra defendatu du “euskal gizartearen gehiengoarentzat Euskadiko Eguna ez delako ospakizunetarako eguna”. Izan ere, azpimarratu du Gernikako Estatutuak bete gabe jarraitzen duela onartu zenetik 30 urte betetzen badira ere. Burukide jeltzaleak erantsi du jaiegun hori indargabetzearen eskaerak legebiltzarkideen %64aren babesa jaso duela.
Urriaren 25eko jaieguna bultzatu zuten alderdiei zuzenduta, Egibarrek ziurtatu du EAJk ez duela “ezer inposatzen” Euskadiko Eguna arautzen duen Legea indargabetzeko aurkeztu duen Lege Proposamenaren bidez. “Gure helburu bakarra Euskadiko Eguna onartu aurretik zegoen egoerara bueltatzea da, eta horregatik ez dugu urriaren 25aren ordezko jai egunik proposatuko”, argudiatu du. Hori argituta, baieztatu du Euskadiko Egunaren ordezko jai eguna Eusko Jaurlaritzak ezarriko duela dekretu bidez.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15