Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/06/27

Irrati-lizentziak banatzeko lehiaketaren arazoari irtenbidea bilatzeko eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari

Juanan Arieta-Araunabeña EAJko legebiltzarkideak adierazi duenez, “Urkullu Gobernua lanean ari da aurreko gobernutik hartutako arazoa konpontzeko; eta, laster bere azke proposamena bidaliko du”.

rss Ezagutzera eman
Irrati-lizentziak banatzeko lehiaketaren arazoari irtenbidea bilatzeko eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio, bi hilabeteko epean,irrati-lizentziak banatzeko lehiaketa publikoaren inguruko aferari erantzuna emateko;eta, era berean, euskararen presentzia ziurtatzeko irratien eremuan. 

PSEren gobernuak, 2012ko otsailean, lehiaketa publikoaren oinarriak zehazten zituen agindua onartu zuen, FM irratiko 34 lizentzia emateko, eta horietatik, hamaika euskara hutsezko programazioarako ziren.

Juanan Arieta-Araunabeña EAJko legebiltzarkideak adierazi duenez, “Urkullu Gobernua lanean ari da aurreko gobernutik hartutako arazoa konpontzeko; eta, laster bere azke proposamena bidaliko du”.

Azkenik, Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatuko dio euskararen presentzia sendotzeko irrati eremuan, Euskara Legea eta indarrean dagoen legegintza kontuan hartuta.