Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/06/26

EAJ: “Aurrera egingo dugu Bake eta Elkarbizitzarako ponentziarekin, PSEren jarrera ulergaitza iruditzen bazaigu ere”

Joseba Egibar EAJ legebiltzar taldeko bozeramailearen ustetan pse-ee baldintzatuta dago pp-rengatik, baina ziurtatu du ponentzia “ez dagoela arriskuan”.

rss Ezagutzera eman
EAJ: “Aurrera egingo dugu Bake eta Elkarbizitzarako ponentziarekin, PSEren jarrera ulergaitza iruditzen bazaigu ere”

ARGAZKIA JAITSI

EAJ legebiltzar taldeko bozeramailea, Joseba Egibar, Legebiltzarrean eratutako Bake eta Elkarbizitzarako ponentziaren inguruan mintzatu da gaur, berau arriskuan ez dagoela eta aurrera egingo duela ziurtatzeko. Alderdi Sozialistako ordezkarien hitzak entzun ostean egin ditu adierazpenok Egibarrek, ponentziak aurrera egiteko baldintzak ematen ez zirela entzun ostean, alegia. Hori entzunda, PSE-EEren jarrera “ulergaitza” egiten zaiola onartu du burukide jeltzaleak eta ondorioztatu du PP-k baldintzatuta jokatzen ari direla sozialistak. “PSE-EE ez dago eroso ponentzian, baina ez dakit zein den arrazoia. PP kanpoan gelditu dela? Bilduk zeru etikoaren inguruan gabeziak dituela?”, galdetu du.

Jeltzaleak onartu du Alderdi Sozialistaren adierazpenek ez dutela “gehiegi harritu” asteburuan prentsak jarrera honen berri eman baitu. “Hala ere, ponentzian hitz egin dugunak eta Ares jaunak ondoren prentsaren aurrean esandakoak ez dute zerikusirik”, aurpegiratu dio agintari sozialistari.

Zailtasunak zailtasun, Egibar itxaropentsu azaldu da ponentziaren etorkizunari buruz galdetu diotenean eta aurreratu du bere alderdiak lan egiten jarraituko duela eztabaida gune honen “ondorioak erabat emankorrak izan daitezkeelako”. Hori dela eta, irailaren 13rako hitzartu duten bilera emankorra izatea espero du eta baita PSE-EE” beste espiritu eta kemen batekin” etortzea.