Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/06/20

Frankismoaren aurkako Argentinako kereilarekin bat egin du EAJk

1936ko uztaileko altxamendu militarrak, erregimen frankistak eta estatu terrorismoak errepresaliatutakoei egiarako eskubidea bermatzeko, baita historia berridazteko egindako saiakerei aurre egiteko proposamena onartu du Legebiltzarrak.

rss Ezagutzera eman
Frankismoaren aurkako Argentinako kereilarekin bat egin du EAJk

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak frankismoko krimenen aurkako Argentinako kereilarekin bat egin du, eta babesa eskaini dio. 

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk sinaturiko Legez Besteko Proposamenari esker, Legebiltzarrak "hitzematen du" beharrezko neurriak hartuko dituela 1936ko uztaileko altxamendu militarrak, erregimen frankistak eta estatu terrorismoak errepresaliatutakoei egiarako eskubidea bermatzeko, baita historia berridazteko egindako saiakerei aurre egiteko ere.

Maribel Vaquero EAJko legebiltzarkideak gogoratu duenez, Amisnita Legea badago ere, Espainiak nazioarteko itunak sinatu ditu nazioarteko eskumenak eta krimen horien inpreskribapena onartzeko.