Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/06/13

“Pere Navarroren adierezpenek argi erakusten dute PSOEren eredua krisian dagoela estatuari, ekonomiari, gizarteari eta lurraldeari dagokionez”

Joseba Egibar EAJko legebiltzar taldeko bozeramaileak uste du Euskadiko alderdi sozialistak “eztabaida ezingo duela saihestu” PSC-k kontzertu ekonomikoa indargabetzea eskatu ostean.

rss Ezagutzera eman
“Pere Navarroren adierezpenek argi erakusten dute PSOEren eredua krisian dagoela estatuari, ekonomiari, gizarteari eta lurraldeari dagokionez”

ARGAZKIA JAITSI

“Pere Navarroren adierazpenek argi erakusten dute PSOE-ren eredua krisian dagoela estatuari, ekonomiari, gizarteari eta lurraldeari dagokionez“, adierazi du EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, PSC-ko idazkari nagusi den Pere Navarrok Euskadi eta Nafarroako kontzertu ekonomikoa indargabetzea eskatu duela jakin ostean. 

Egibarrek ukatu egin du Euskadi eta Nafarroako kontzertu ekonomikoak “pribilegioa” direnik, Kataluniako buruzagi sozialistak esan duen moduan, eta  atsekabea adierazi du Navarroren alderdiak “zentralizazioaren” alde egiten duelako, “Euskadi eta Kataluniako herrien errealitateari konponbidea eman beharrean”. “PSOE-k ez du Estatu ereduaren krisia konpontzeko biderik jorratzen, ez die konponbiderik ematen Estatu estruktura gabeko errealitate nazionalei. Aurkakoa egiten du: zentralizatu eta uniformizatu”, salatu du. 

Bere ustetan, Navarrorenak ez dira “bat-batean” egindako adierazpenak, PSOE-ren baitan “estatua, ekonomia, gizartea eta lurraldearen inguruan sortu den krisiaren ondorioa” baizik. 

EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak aurreratu du eztabaida honek tartea izango duela PSOE-ren hurrengo kongresuan “Kataluniak kontzertu ekonomikoa indargabetzea eskatzen badu, Alderdi Sozialistak ezingo duelako polemika saihestu”. Hori dela eta, ziurtatu du PSE-ko idazkari nagusi den Patxi Lopezek ere ezingo diola ihes egin Pere Navarroren adierazpenek sortu duten eztabaidari.