Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/06/13

Espainiako segurtasun indarrak Estatutuan ezarritako eskuduntzetara "egokitzea" eskatu du Legebiltzarrak

Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren "egokitzapena" eskatu dute Gasteizko legebiltzarkideek, EAJren zuzenketa kontuan hartuta.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Espainiako segurtasun indarrak "Gernikako Estatutuan ezarritako eskuduntzetara zorrozki egokitzea" eskatu du ostegun honetan Eusko Legebiltzarrak, EAJren zuzenketari esker, EH Bilduren aldeko botoak jaso dituelako.

Testuak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatu dio Segurtasun Batzordearen baitan lan egin dezala Espainiako segurtasun indarren "atzera-egitearen" irizpideak zehazteko, "segurtasunaren benetako beharrizanen eta Estatutuak emandako eskuduntzen arabera".

Horrez gain, Administrazio zentralari eskatu dio Espainiako segurtasun indarrak "Gernikako Estatutuan ezarritako eskuduntzetara zorrozki egokitzea".

EAJko Iñigo Iturratek legea betetzea eskatu du, segurtasun indarren presentzia eskuduntzetara egokituz. Halaber, ukatu egin du alde egitea eskatu dutenik, baizik eta legea betetzea eskatzen dutela, Gernikako Estatutuaren eskuduntzen arabera.