Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/06/10

EAJ: “Erakunde egituraren berrikuspena eta zerbitzu publikoen mantenua fiskalitatea, iruzurra eta hazkunde ekonomikoaren inguruan lor litekeen adostasunaren menpe egongo dira”

Joseba Egibar EAJko Legebiltzar Taldeko bozeramaileak uste du EH bildu eta PP “ezingo direla” akordio horietatik kanpo gelditu.

rss Ezagutzera eman
EAJ: “Erakunde egituraren berrikuspena eta zerbitzu publikoen mantenua fiskalitatea, iruzurra eta hazkunde ekonomikoaren inguruan lor litekeen adostasunaren menpe egongo dira”

ARGAZKIA JAITSI

Erakunde egituraren berrikuspena eta zerbitzu publikoen mantenua fiskalitatea, iruzurra eta hazkunde ekonomikoaren inguruan lor litekeen adostasunaren menpe egongo direla azaldu du EAJ Legebiltzar taldeko eta GBBko lehendakari den Joseba Egibarrek. Onda Vascari eskainitako elkarrizketa batean, EAJ eta PSE-EE egoera ekonomikotik ateratzea ahalbideratuko duen herri akordioa lortzeko egiten ari diren saiakerari buruz mintzatu da EH Bildu eta PP adostasun horretatik kanpo “ezingo direla” gelditu ondorioztatzeko. “Hori egingo balute  gero eta argibide gehiago eman beharko lituzkete”, ohartarazi du.

Egibarrek gogoratu du Eusko Alderdi Jeltzaleak krisi ekonomikotik atera, bakea eta elkarbizitza lortu eta estatus politiko berria lortzea dituela helburu eta sozialistek arlo horietan akordioetara heltzeko borondatea erakutsi dutela. Hori dela eta, jakinarazi du fiskalitatea, iruzur fiskala, hazkunde ekonomikoa eta lanpostuen sorreraren inguruan lortzen diren adostasunak berebiziko garrantzia izango dutela etorkizunean gainerako esparruetan lor litezkeen akordioetan.

EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak azaldu duenez, hil honetan bertan jakingo da ekonomia alorrean akordiorik lortu ahal izango den ala ez eta ohartarazi du EH Bildu eta PP ere negoziatzera sartuko direla “kanpoan gelditzen badira gero eta argibide gehiago eman beharko dituztelako”.

ETAren amaierari buruz ere hitz egin du jeltzaleak, Gobernu zentralaren jarreraren aurrean erakunde armatuak armak entregatzeko “beste formula bat” bilatu beharko duela esateko. “Egora paradoxikoa da ETAk aktibitate armatuaren amaiera iragan zuenetik 19 hilabete igaro direlako eta Madril ez dagoelako  negoziatzeko prest, nahiz eta iraganeko tregua guztietan beti egin duen”, ziurtatu du. Egibarren ustetan, Gobernu zentrala ez dago “arriskatzeko” prest “beste lehentasun batzuk” dituelako. Hori dela eta, ETAri armak entregatzeko “beste formula bat” bilatzeko eskatu dio eta gogorarazi du EAJ prest dagoela bakea eta elkarbizitza ahalbideratuko duten beste formula batzuk bilatzeko.