Prentsa Aretoa
2013/06/06
EAJ: "Euskadiko Eguna arautzen duen legea indargabetuko dugu euskal gizartearen aurkako inposizioa izan zelako"
PSE, PP eta UPyD-k duela hiru urte Urriaren 25eko jai eguna arautzen duen legea onartu aurreko egoerara bueltatzeko beharra azpimarratu du Joseba Egibar EAJ legebiltzar taldeko bozeramaileak.
“Euskadiko Eguna arautzen duen legea indargabetuko dugu euskal gizartearen aurkako inposizioa izan zelako”, azaldu du EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, PSE, PP eta UPyD-k duela hiru urte onartu zuten lege honi buruzko eztabaidan. Egibarrek Euskadiko Eguna arautzen duen 2/2010 legea indargabetu eta onarpenaren aurreko egoerara bueltatzearen beharra azpimarratu du.
Egibarrek gogoratu du Euskadiko eguna “gehiengo artifiziak batek inposatua” izan zela, ez zuelako gehiengoaren babesik jaso eta ezker abertzalea Eusko Legebiltzarretik at zegoelako.
Hori guztia dela eta, EAJ Legebiltzar taldeak Lege Proposamena aurkeztu du Euskadiko eguna arautzen duen legea bertan behera utzi eta iraganeko egoera bueltatzeko. Helburu horrekin berarekin, EH Bilduk Euskadiko egunaren ordez abenduaren 3ko Euskararen eguna izendatzea proposatzeko aurkeztu duen mozioaren aurka jo du “benetan garrantzitsua” urriaren 25eko jai eguna arautzen duen legea bertan behera utzi eta iraganeko egoerara bueltatzea delako. “EH Bilduk azaleko eztabaida ekarri du Ganbara honetara. Zergatik aukeratu du abenduaren 3, Nafarroako Frantzisko Xabier deunaren eguna, eta ez Inazio deuna, Santiago, Prudentzio deuna edota abenduaren 15, Orreagako bataila oroitzen duen eguna?”, galdetu du jeltzaleak.
Egibarrek PSE eta PPren kritikei ere erantzun die, EAJ gizartea banantzen duten eta interesik sortzen ez duten eztabaidak mahaigaineratzeagatik: “Ez al zegoen krisirik eta ez al zuen banaketarik sortzen eztabaidak beraiek Euskadiko eguna onartu zutenean? Sarkasmo hutsa da, gizarteari barre egiten diote bi alderdi horiek Gernikako Estatutua omentzen duen jai eguna ezartzeagatik Estatutuaren aurka egon, kontzesio politikoa zela pentsatu eta behin eta berriz betetzen ez dutela dakigunean”. Hori esanda, azpimarratu du EAJ-k nahi duen bakarra “inposatutako lege hori indargabetzea” dela. “Guregatik balitz, eztabaidak minutu bakarra iraungo luke”, erantsi du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15