Prentsa Aretoa
2013/06/04
Egibar: "Bateragune auzia bultzada politikoa izan duen zentzugabekeria judiziala da"
Legebiltzarrean EAJren bozeramaileak ziurtatu du "egoera anakronikoa" bizitzen ari garela, eta epaiketa bertan behera geratu beharko litzatekela adierazi du "auziperatuen askatasunarekin".
"Egoera anakronikoa bizitzen ari gara. Hala adierazi genuen 2009. Urtean, Bateragune auzia hasi zenean eta hala berresten dugu gaur: bultzada politikoa izan duen zentzugabekeria judiziala da", adierazi du EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, Auzitegi Konstituzionalak Bateragune Auziko bost zigortuak behin-behinean aske uzteko defentsak aurkeztu zuen eskaera atzera bota duela jakin ondoren.
Egibarren ustetan, Baltasar Garzon epaileak abiatu eta Barne ministro zen Alfredo Perez Rubalcabak onartutako “dena ETA da axiomak” ondorio “zitalak” ekarri ditu eta “justifika ezin den egoera delikatua” sortu du. “Zentzugabekeria hutsa da ETAko kide izateagatik epaitu, zigortu eta atxilotzea beren erabakien bidez ETAk aktibitate armatua uztea erabakitzea ahalbidetu zuten pertsonak”, argudiatu du EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak.
Hori dela eta, Egibarrek ebatzi du “zentzuzkoa eta bidezkoa” litzatekeela Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta berehala aske uztea.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15