Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/06/03

Egibar: "Gogoeta egin, iritzia eman eta akordioaren bidea jorratzen saiatuko gara alor ekonomikoan"

Jeltzale eta sozialistek lau lantalde eratzea erabaki dute arlo ekonomikoan adostasunak lortzeko helburuarekin

rss Ezagutzera eman
Egibar:

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Alderdi Jeltzalea eta Alderdi Sozialistaren ordezkaritza bana Eusko Legebiltzarrean bildu dira goizean ekonomia arloan adostasunak lortzeko negoziazioa abiatzeko asmoarekin. “Gogoeta egin, iritzia eman eta akordioaren bidea jorratzen saiatuko gara sozialistekin”, adierazi du bileraren ostean EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaile eta GBBko lehendakari den Joseba Egibarrek.

Nahiz eta PSE-k aurrera pausu bat eman duen, EAJ-k gainerako alderdiekin negoziatzeko prest jarraitzen duela gogorararazi du Egibarrek. Eta ildo horretan, pasa den astean PPrekin abiatutako errondak datorren astean EH Bilduren ordezkaritza batekin jarraipena izango duela aurreratu du.

Sozialistekin gaur izandako bileraren ostean Egibarrek jakinarazi du lau lan talde eratzeko erabakia hartu dutela bi alderdiek eta hauetako bakoitzak fiskalitatea eta iruzur fiskalari aurre egin, jarduera ekonomikoa suspertu, egitura instituzionala aztertu eta zerbitzu publikoen garapena lortzea izango dituzte hizpide hurrenez hurren.

Joseba Aurrekoetxea, Pilar García de Salazar eta Koldo Mediavillak Egibarrekin batera osatu duten ordezkaritza jeltzaleak datozen asteetan lana "modu diskretu eta isilean" egiteko konpromisoa hartu du, "itxaropen faltsurik sor ez dadin". Hala eta guztiz ere, uda baino lehen akordioak lortzeko aukera dagoela ziurtatu du Egibarrek.

Sozialistek asteburuan egin bezala, EAJ-ko ordezkariek zehaztu dute bilera hauen helburua ez dela koalizio gobernua eratu ezta legegintzaldiko akordioa bilatzea ere, baizik eta erakundeen egonkortasuna lortzea. "Egonkortasuna, hazkundea eta konfiantza hitzetik ekintzetara eraman behar ditugun kontzeptuak dira eta hori egin nahi dugu lan talde hauekin", jakinarazi du Egibarrek.