Prentsa Aretoa
2013/05/29
EAJ Legebiltzar taldeak lege Proposamena aurkeztuko du urriaren 25ean ospatzen den Euskadiko Eguna arautzen duen 2/2010 Legea indargabetzeko
EGIBARREK AZALDU DU LEGEBILTZARRA DELA LEGE HAU INDARGATU BEHAR DUENA, “ERAKUNDE HAU IZAN BAITZEN DUELA HIRU URTE BERAU ONARTU ZUENA PP, PSE-EE ETA UPYD-REN GEHIENGO ARTIFIZIALAREKIN”
EAJ Legebiltzar taldeak lege Proposamena aurkeztuko du urriaren 25ean ospatzen den Euskadiko Eguna arautzen duen 2/2010 Legea indargabetzeko. Legebiltzarra izan zen duela hiru urte lege hau onartu zuena eta, ondorioz, erakunde bera izan behar da orain indargabetu behar duena.
“Nahiz eta urriaren 25ak jai izaera izan lan egutegietan, Euskadiko Eguna ez da ospakizunetarako eguna euskal gizartearen gehiengoarentzat Gernikako Estatutuak bete gabe jarraitzen duelako”, argudiatu du EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek.
Jeltzaleak azpimarratu du urriaren 25eko jai egunak “izaera artifiziala daukala”, berau arautzen duen legea ez zelako adostasunetik abiatu eta “gehiengo artifizial batek inposatu zuelako”. Ez baita ahaztu behar orduko Legebiltzarrak ez zuela gizartearen errealitatea islatzen, ezker abertzalea erakundetik kanpo zegoelako. PP, PSE-EE eta UPyD egoera hartaz baliatu ziren eta legea onartu zuten, “egun Legebiltzarrean inongo ibilbiderik izango ez zuen prozedura”.
Hori dela eta, EAJ Legebiltzar taldeak Lege Proposamena aurkeztuko du 2/2010 Legea indargabetu eta Euskadi iraganeko egoerara itzul dadin.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15