Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/05/24

“Atez atekoa inposatu eta Batzar Nagusiei muzin egin. Hori da Ezker Abertzaleak azken bi urteotan Gipuzkoan egin duen bakarra

Mª Eugenia Arrizabalaga, legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu du 73.000 sinadura bildu direla Gipuzkoan atez atekoaren aurka eta birzikalpenaren alde, eta hori "inoiz ezagutu den herri mugementurik handiena" dela

rss Ezagutzera eman
eugenia arrizabalaga, eaj-pnv, eusko legebiltzarra

ARGAZKIA JAITSI

Gipuzkoako zaborren inguruko eztabaida Eusko Legebiltzarrera ailegatu da berriki eta, Gipuzkoan gertatzen den bezala, alderdi guztiek, EH Bilduk izan ezik,  atez atekoa gaitzetsi eta bosgarren edukiontziaren aldeko apustua berretsi dute.

“Zer egin du Ezker Abertzaleak Gipuzkoan azken bi urteotan? Atez atekoa inposatu eta Batzar Nagusiei muzin egin: Errauskailuaren lanak eten, aurreko arduradunen aurka jarduteko aitzakiak asmatu eta bazterrak nahastu dituzte. Besterik ez. Ez dute alternatibarik planteatu”, salatu du gogor Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkideak. Baina, egoera horren aurrean, Arrizabalagak gogoratu du 73.000 sinadura bildu direla Gipuzkoan atez atekoaren aurka eta birziklapenaren alde, eta hori “inoiz ezagutu den herri mugimendurik handiena” dela.

 

Azken bi urteotako gestioaren ondorioz, Gipuzkoako arazoa “benetan” larria dela ohartarazi du Arrizabalagak. Izan ere, hiru zabortegiak datorren urterako ixteko konpromisoa hartu zuen Aldundiak eta ez du mahai gainean jarri hori ahalbidetuko lukeen planik. “Duela urtebete zaborrak kanteretan pilatzea aurreikusten zuen proposamen bat aurkeztu zuen Bilduk, azken finean zabortegi berriak izango liratekeena. Baina ez du aurrerapausurik eman eta egoera gero eta okerrago dago”, ziurtatu du.

 

Errauskailuaren aurrean “hipokresiarekin” jokatzea leporatu dio jeltzaleak EH Bilduri, zaborrak erre ez, baina Añarbeko uren lohiak erretzearen alde egoteagatik eta baita Itsasondo, Lazkao eta zaborren bilketan sistema aurrerakoiak zeuzkaten herrietan “dena alde batean utzi eta atez atekoa inposatzeagatik”. Hori guztiarengatik, aurreko legealdian lortutako akordioak errespetatu, atez atekoa alde batera utzi eta gai organikoarentzako bosgarren edukiontziaren alde egiteko eskatu dio Ezker Abertzaleari.