Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/05/09

“Zuekin bada hobe, baina eusko Jaurlaritzak aurrera egingo du zuekin ala gabe”, ziurtatu du Egibarrek

EAJ legebiltzar taldeko bozeramaileak akordioetara heltzeko gonbitea berretsi die oposizioko alderdiei “gizarteak hala eskatzen duelako eta egonkortasuna lortzeko ezinbestekoa delako”.

rss Ezagutzera eman
“Zuekin bada hobe, baina eusko Jaurlaritzak aurrera egingo du zuekin ala gabe”, ziurtatu du Egibarrek

ARGAZKIA JAITSI

“Zuekin bada hobe, baina Eusko Jaurlaritzak aurrera egingo du zuekin ala gabe”, ziurtatu die EAJ legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, oposizioko alderdiei. Lehendakariak atzo hiru Aldundiekin eta Eudelekin izandako bilera baloratu egin du Egibarrek etorkizunean egonkortasuna bilatzeko “urrats positibo eta eraginkorra” izango dela uste duelako. Hori dela eta, beste behin ere, adostasunetara heltzeko gonbitea luzatu die gainerako alderdiei ziur delako “gizarteak hala eskatzen duela eta egonkortasuna lortzeko ezinbestekoa dela”. “Gizarteak akordioak eskatzen ditu hazkunde ekonomikorako lagungarri izango direlako”, argudiatu du.

EAJ talde parlamentarioko bozeramaileak argi utzi nahi izan du akordioak “guztiontzat” izango direla onuragarri. Eta horregatik, “ainguratuta” dauden jarrerak alde batera utzi eta “guztion artean” aurrera egiteko gonbitea luzatu dio oposizioari.

Urkulluren Gobernuari gehiengo osorik gabe gobernatzen duela egotzi dioten alderdiei erantzun die Eusko Jaurlaritzak bere burua “ez duela bakardadean ikusten EAJk gizartearekin eta bere kezkekin bat egiten duelako”. Hori dela eta, etorkizunera begira krisiari aurre egin eta politika bateratuak gauzatzeko gonbitea luzatu die: “Ideiak eta egitasmoak argi ditugu eta ekainean lege egutegia aurkeztuko dugu. Zuekin bada hobe, baina, zuekin ala gabe, Eusko Jaurlaritzak aurrera egingo du eta akordioak bilatzen jarraituko du zuekin ala gabe”, ziurtatu du