Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/04/25

EAJ: "Gainerako alderdiak ados jarri dira ezetz esateko, ez dute akordio batera heldu nahi izan aurrekontuak onartzeko"

Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak azpimarratu du Jaurlaritzak aurre egingo diola egoerari eta adostasunak bilatzen jarraituko duela.

rss Ezagutzera eman

“Gizarteak jakin behar du gainerako alderdiak ados jarri direla EAJ-ri ezetz esateko; ez dutela gurekin akordio batera ailegatu nahi izan aurrekontuak onartzeko”, adierazi du EAJ talde  parlamentarioko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, Gobernuak aurrekontu proiektua erretiratuko duela jakinarazi ostean.  Gainerako alderdiekin akordioak lortzeko asmotan, EAJ-k hasieratik “zintzo” jokatu duela azpimarratu du jeltzaleak, baina oposizioaren helburua, aldiz, sozialistena eta EH Bildurena, bereziki, EAJ “desgastatzea” izan dela. “Ez dut esango estrategia bateratua zutenik, baina Urkulluren Gobernuaren lehen aurrekontuak ez onartzen saiatu dira biak”, ziurtatu du.

Zentzu horretan, PSEko lehendakari den Jesus Egigurenek duela egun gutxi elkarrizketa batean esandako hitzak ekarri ditu gogora Egibarrek. “Sozialistek Bildu desgastatzeko interes berezirik ez zutela onartu zuen, horrek EAJ indartuko lukeelako. Eta filosofia horren atzean aurrekontuen negozioazioaren klabeetako bat dago: PNV desgastatzeko saiakera”, azaldu du.

Egibarren ustetan, jeltzaleei hauteskundeetan izandako emaitza ona ordainarazi nahi izan diete PSE-k eta Bilduk, Urkulluk gutxiengo gobernua daukala islatzeko asmotan. “Ez dute gurekin akordio batera ailegatu nahi izan, baina euren artean ados jarri dira guri ezetz esateko. Gainerakoek zurekin ez badute akordiorik nahi, posible al da adostasunetara ailegatzea?”, galdetu du.

Aurrekontuak luzatzeko aukeraren aurrean, Egibarrek esan du Jaurlaritzak egoerari “aurre” egingo diola eta, etorkizunera begira, akordioak bilatzen jarraituko duela aurreratu du. “Mundua ez da amaitzen”, ondorioztatu du.