Prentsa Aretoa
2013/04/24
Lehendakariak defizita malgutu ahal delako datuak dituela onetsi du Gorospek
Josune Gorospe Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldeko legebiltzarkideak talde jeltzalearen poza adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak defizita malgutu ahal dela adierazten duten datuak dituelako. Horrek suposatuko luke Euskadik "sarrera handiagoak" izan ditzakeela. Horrez gain baieztatu du Urkulluri "babes osoa" emango diotela Aurrekontu egitasmoa erretiratzea eta Kontu Publikoen eztabaida proposatzea erabakitzen badu.
Zentzu horretan azpimarratu duenez Lehendakariak -Bruselan dago orain- "datuak omen ditu defizitaren helburua malgutu ahal dela esaten dutenak, eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoan sarrera handiagoak egotea suposatuko luke".
"Gure ustetan albiste ona da, sarrera horiekin neurriak hartu ahalko dira, planak eta ekimenak martxan jarri ahalko dira krisitik irten ahal izateko -hori baita Gobernuaren helburua-, euskal babes sozial eredua laguntzeko eta Gobernua martxan jartzen ari den beste neurriak abian jartzeko" azpimarratu du.
"Lehendakariak EAJ-PNVren eta Legebiltzar Taldearen babesa izango du. Urkullu Lehendakariaren eta Gobernuaren ondoan egongo gara aurrerantzean egin nahiko duten bide orria laguntzeko" azaldu du.
Aurrekontu egitasmoa erretiratzeko aukeraz esan du legebiltzar taldea Lehendakariaren erabakiaren zain dagoela. "Haiek markatutako bide orria babestuko dugu" gaineratu du .
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15