Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/04/17

EAJ: "Ate guztiak zabalik daude oraindik aurrekontuetan akordioa lortzeko"

Josune Gorospe legebiltzarkideak adierazi du "aukera guztiak oraindik zabalik daudela EAEko Aurrekontuak onartzeko; izan ere, "osoko zuzenketak bozkatu aurretik 10 egun ditugu eta Jaurlaritzak ahalegin guztiak egingo ditu akordioetara ailegatzeko".

rss Ezagutzera eman
EAJ:

ARGAZKIA JAITSI

Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideak adierazi duenez, "aukera guztiak oraindik zabalik daude EAEko Aurrekontuak onartzeko; izan ere, osoko zuzenketak bozkatu aurretik 10 egun ditugu eta Jaurlaritzak ahalegin guztiak egingo ditu akordioetara ailegatzeko".

"Argi daukagu Euskadik aurrekontuak behar dituela. Eta horregatik, Lehendakaria bera eta Ogasun eta Finantza sailburua burubelarri saiatu dira beste alderdiekin akordioak lortzen", esan du.

Legebiltzarkide jeltzalearen berbetan, "aste honetan bertan Urkullu Lehendakaria bera gainerako alderdien ordezkari guztiekin batzartu da eta akordio minimoetara ailegatzeko dokumentua aurkeztu die. Bi alderdiek -PSE-EE eta EH Bildu- osoko zuzenketak aurkeztu dituzte, baina oraindik, lehen esan bezala, ate guztiak zabalik daude eta akordioa lortzeko aukera daukagu".

"Hori da gure asmoa eta helburu horrekin gogor egingo dugu lan datozen egunetan. Gobernua ardurarekin jokatzen ari da eta espero dugu gainerako alderdiek ere hala egitea. Aurrekontuak lortzen ez badira, ez da izango Gobernuak ahaleginik egin ez duelako", amaitu du Gorospek