Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/04/12

Legebiltzarrak babesa eta elkartasuna helarazi nahi dizkie bermeotar guztiei

Eusko Legebiltzarrak kezka adierazi nahi du Bermeon atzo izandako sutearen ondorio larriak, pertsonalak zein materialengatik.

rss Ezagutzera eman
Legebiltzarrak babesa eta elkartasuna helarazi nahi dizkie bermeotar guztiei

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak kezka adierazi nahi du Bermeon atzo izandako sutearen ondorio larriak, pertsonalak zein materialak, direla eta, bost etxe jausi baitira eta suak beste seiri ere eragin baitie.

Guztira, 35 familia etxerik gabe geratu dira eta asko dira etxetik kanpo dauden bizilagunak. Egoera hori luza daiteke oraindik.

Hori guztia dela eta, Eusko Legebiltzarrak babesa eta elkartasuna helarazi nahi dizkie bermeotar guztiei eta, bereziki, ezbeharra zuzenean pairatu duten herritarrei, bai eta sua amatatu nahian zauriturik atera diren hiru suhiltzaileei, ertzainari eta udaltzainari ere. Zentzu horretan, Eusko Legebiltzarrak segurtasun arloko langileen lana ere eskertu eta goraipatu nahi du, haien ahaleginei esker suak kalte handiagoak egitea saihestu baita. Era berean, Bermeoko herria normaltasunera itzul dadin, elkarlanean lan egiten dezaten, dei egiten die erakundeei.