Prentsa Aretoa
2013/03/27
EAJk erabateko pozarekin jaso du Aitor Telleria, Jesus Atxa eta Carlos Lau errugabetzat jotzen dituen absoluzio-epaia
Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkideak inputatuek azken hiru urteetan jasandako "amesgaizto pertsonal eta politikoa" gogoratu du eta Legebiltzarrean burutu zen ikerketa batzordearen "zehaztasun falta" salatu du.
EAJ-PNV talde parlamentarioak erabateko pozarekin jaso du Aitor Telleria jeltzalea eta Jesús Atxa eta Carlos Lau ertzainak Arabako ustezko espioitza kasuan errugabetzat jotzen dituen absoluzio-epaia. Azken hiru urte hauek inputatuentzat “amesgaizto pertsonal eta politiko ikaragarria” izan diren arren, talde parlamentarioa pozarren dago auziak EAJ-PNVk orain arte Legebiltzarrean defendatutakoa ziurtatzen duelako: Telleria, Atxa eta Lau errugabeak direla eta ez zutela inolako deliturik egin.
“Mezu hori behin eta berriz errepikatu genuen Legebiltzarrean kasua ikertzeko zabaldu zen batzordean, baina PSE-EE, PP, EA eta UPyDko gehienek nahiago izan zuten batzordeko lehendakari zen EAko Juanjo Agirrezabalarekin bat egin eta hiru inputatuak errunduntzat jo”, salatu du Maria Eugenia Agirrezabalaga legebiltzarkide jeltzaleak, batzorde hartan Nerea Antiarekin batera EAJ-PNVren ordezkari lanak egin zituen politikariak.
Batzordea burutu zen urte horietan hiru inputatuen ohorea zikintzeko asmoz egin ziren hainbat “salaketa, filtrazio, manipulazio eta interpretazio interesatu” ekarri ditu gogora Arrizabalagak. Eta baita hainbat politikarik adierazitakoak ere. Esaterako, UPyDko Gorka Maneirok “bi ertzainek Telleriarekin espioitza kasuan kolaboratu zutela” esan zuenekoa, edota EAko Juanjo Agirrezabalak “bi ertzainek Telleria jaunarekin informazioa pasatzen kolaboratu zutela ziurtatzen duten frogak daudela” ziurtatu zuenekoa. Jeltzaleak gogoratu duen bezala, PPko Carmelo Barriok ere honakoa azaldu zuen auzi honen inguruan: “bi funtzionario eta politikari batek informazioa modu irregularrean”maneiatu zutela eta PSE-EEko Óscar Rodríguezek, aldiz, “pertsonaia publikoei egindako espioitza aztertzen ari da eta hori sistema demokratikoan oso larria da”.
Telleria, Atxa eta Lau errugabetzat jotzen dituen epaia irakurri ondoren, Arrizabalagak ondorioztatu du hiru inputatuen fitxategiak “informazio publikoz osatuta zeudela; hedabide, publikazio eta zurrumurruetatik ateratako datuekin, alegia”. Hori horrela izaki, legebiltzarkide jeltzaleak ikerketa batzordea “inongo zehaztasunik gabe” egin zela salatu du. “Auziak EAJk behin eta berriz defenditutakoa frogatu du: hiru inputatuak errugabeak direla eta ez zutela inongo deliturik egin, zurrumurruak jasotzea ez delako delitu”, argudiatu du. “Eta orain, nork ordainduko du hiru inputatuek salaketa kriminal, mediatiko eta ikerketa batzordearen ondorioz jasan dituzten kalteak?”, galdetu du.
Epaia ezagutu ondoren, inputatuen aurka salaketak egin dituzten politikariek hemendik aurrera zer nolako jarrera izango duten galdetu du Arrizabalagak. “EAJ errugabetasun-presuntzioaren aldekoa da beti gizabanako guztiei dagokigun eskubide bat delako. Baita, Parlamentuan esan nuen bezala, EAJko kideena ere”, amaitu du legebiltzarkideak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15