Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/03/21

EAEko fiskal nagusiari erantzun dio Tejeriak

Legebiltzarreko presidenteak “ezinegona eta kezka” jakin arazi dio “legebiltzarkideek bere funtzioen baitan berezkoa duten eta zor zaien bortxa-ezintasuna kaltetzen duelako” eta horrekin Ganbara legegilearen funtzionamendu autonomia. 

rss Ezagutzera eman
EAEko fiskal nagusiari erantzun dio Tejeriak

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, Bakartxo Tejeriak, ostegun honetan burututako Bozeramaileen batzordean, Legebiltzarreko Mahaiari eta bozeramaileei jakinarazi die asteazkenean jaso zuela EAEko fiskal nagusiaren idazkia, 6/2012 eginbide ikerketaren baitakoa,  non eskatzen zitzaion igortzea “2013ko martxoaren 14ko Osoko Bilkuraren akta”, fiskaltzak zabaldu duen eginbide ikerketa baten barruan, Osoko Bilkuran Laura Mintegi legebiltzarkideak egindako adierazpenak Kode Penalaren 578 atalean tipifikatutako terrorismoaren goraipamena edo terrorismoaren justifikaziotzat har daitezkeen aztertu eta ikertzeko. Legebiltzarreko Osoko Bilkurak publikoak dira  eta hauen transkripzioak sarean dira, hori horrela Legebiltzar buruak Osoko Bilkuraren transkripzioa igorri dio fiskal nagusiari.  Legebiltzarreko lehendakariak ekimen larri honen aurrean “ezinegona eta kezka” jakinarazi dio “legebiltzarkideek bere funtzioen baitan berezkoa duten eta  zor zaien bortxa-ezintasuna kaltetzen duelako” eta horrekin Ganbara legegilearen funtzionamendu autonomia.