Prentsa Aretoa
2013/03/20
Bakerako “lurra etikoarekin” konpromisoa berretsi du EAJk
Iñigo Iturrate legebiltzarkideak alderdiei eskaatu die aurreko legealdian adostutako hitzarmen hori baino haratago joatea, bestelako gaietan Aurrera egiteko eta bakea zein normalizazio politikoa sendotzeko.
Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak ziurtatu duenez, Euzko Alderdi Jeltzalea prest agertu da aurreko legeladian Bakea eta Bizikidetzarako lan-taldean adostutako “lurra etikoa” berresteko; hala ere, alderdiei eskaatu die hitzarmen hori baino haratago joatea bestelako gaietan Aurrera egiteko eta bakea zein normalizazio politikoa sendotzeko.
Iturrateren hitzetan, PSE eta PP taldeekin akordioa lor zitekeen iazko aurreko lan-taldearen ondorioak berresteko, datorren ostiraleko eztabaida monografikoa euskal gatazka politikoaren konponbidean.
Legebiltzarkide jeltzaleak konfidantza agertu du bi alderdi hauek, EAJrekin batera, oinarri horiek bre gain hartu zituztelako, horien artean, memoria baten babesa terrorismoaren “deslegitimazio etikoa, soziala eta politikoa".
Aurrekontuak
Iñigo Iturrate Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldeko legebiltzarkideak baieztatu duenez, bere alderdia eta Eusko Jaurlaritza osoa prest daude oposizioko alderdiek Aurrekontu egitasmoari aurkeztu ahal dizkioten alternatibak entzuteko.Baina, azpimarratu nahi izan du aurreikusten diren sarrerak "direnak direla" eta "errealismoz" jokatu beharra dagoela.
Ordezkari jeltzaleak berrretsi du bere alderdiak eta Eusko jaurlaritzak, Aurrekontuak onartzea bermatzeko beste taldeekin akordioren batera iristeko beharra dutela kontuan harturik, prest daude planteatuko zaizkien alternatibak entzuteko. Hala eta guztiz ere, gainerako alderdiei eskatu die "zintzotasun eta errealismoz" jardutea .
"Diru sarrerak direnak dira" azpimarratu ostean gogoratu du sarrerak Herri Diru-bideen Euskal Erakundearen bileran ezarri zirela, eta iragan urrian bertan egon zirela ordezkatuta Eusko Jaurlaritza eta hiru aldundiak.
Sozialistek eta EH Bilduk eginiko kritikei erantzuteko, "zentzugabe" jo du aurreikuspen horiek markatu ziren bileran parte hartu zutenek salatzea "Jaurlaritza dela orain goragoko sarrerei uko egiten diena" .
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15