Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/03/19

EAJko legebiltzarkideek bat egin dute Korrikaren ekitaldian Legebiltzarreko presidentearekin batera

Eusko Legebiltzarreko presidenteak legebiltzarkideak deitu ditu lasterketa horretan parte har dezaten.

rss Ezagutzera eman

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko Presidente andreak Korrikaren kilometro bat egin du Gasteizen, Euskal Ganbera Autonomikoaren ordezkaritzan. Korrika Manuel Iradier kalera heldu eta Filologia Fakultaterako tartea egiten duenean, Legebiltzarrak hartuko du lekukoa 1251C lasterketa zatia egiteko

Legebiltzarreko Mahaiaren bileran, Tejeriak legebiltzarkideak deitu ditu lasterketa zati honetan Korrikan parte har dezaten. Ganberako buruak lekukoa hartuko du Arabako buru osasun sareko enpresa komiteko kideen eskutik eta Legebiltzarreko langileei emango die gero.

Legebiltzarreko presidentearekin batera, Jone Berriozabal, Javier Carro, Luis Javier Telleria eta Juan Carlos Ramirez-Escudero EAJko legebiltzarkideek ekitaldian parte hartu dute.