Prentsa Aretoa
2013/03/15
Bakartxo Tejeriak elkarri zor dioten errespetua eskatu die legebiltzarkideei
Eusko Legebiltzarreko presidenteak atzeratu egin du gauzatu behar zen Bake eta Bizikidetza Lantaldearen osaketa, EH Bildu eta PP alderdien arteko ika-mika dela eta.
Osoko Bilkuran gertatutakoa ikusita, Legebiltzarreko lehendakariak, Bakartxo Tejeriak, elkar errespetutik aritzea eskatu die legebiltzar taldeei, eta elkarri zor dieten errespetutik legebiltzarkideei. “Pertsona orori zor zaio errespetua, are gehiago herri ordezkariei buruz hitz egiten ari garenean”, aipatu du. “Gizon emakume moduan elkarri errespetua zor diogu baina, batez ere, aukeratu dizkiguten herritarrei zor diegu”, nabaritu du, “elkar ez badugu errespetatzen, nola saiatuko gara orain gero eskubide guztien –gizabanakoak eta kolektiboak- errespetuan oinarritutako elkarbizitza eraikitzen?”
X. Legealdiak lau hilabete eskas ditu eta jada “gisa honetako gehiegi ezagutu ditugu Legebiltzarrean”, hau dugu lehen legealdia ETAren biolentziaren mehatxurik gabea eta Ganbaran sentsibilitate politiko guztiak daude ordezkatuta. “Akordio eta adostasunetara heltzeko garai beharko luke hau, baina batzuetan dirudi baten batzuk konponbideak aurkitu ordez adostasunetara ez heltzeko aitzakien bila dabiltzala”.
Bakartxo Tejeriak harriduraz hartu du Arantza Quirogak izenpetuta Talde Popularrak sartu duen “kexa sutsua” eta “protesta formala”. Bitxia gertatzen da IX. Legealdiko Legebiltzarreko lehendakari andreak, “preso politiko” hitza eta kontzeptua eztabaida parlamentarioan erabiltzea egun “santzionagarria” jotzea eta horri aurre ez egitea “pasibitatea” eta “funtzioek ez betetzea” uste izatea egungo lehendakariak egiten duenean. Hitz hori eta kontzeptu hori eztabaidagai eta hizpide izan zenean Quiroga andreak presiditutako 20 osoko bilkuretan, gutxienez. Orduan hori ez zen iraina, “terminologia onartezina” eta are eta gutxiago “Legebiltzarraren Erregelamenduaren aurkakoa”, eta noski lehendakari andreak ez zuen ezer esan, aktatan ikus daitekeenez.
“Eusko Legebiltzarra eztabaidarako eta akordioetarako gunea da eta herritarren soberaniaren eta borondatearen ordezkariok hori zor diogu herritarrei. Horretara zuzendu behar gara eta ez eztabaida antzuak sortzera”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15