Prentsa Aretoa
2013/03/08
Enplegua eta ekonomia suspertzeko beharrezkoa da Aurrekontuetan akordioa lortzea, EAJren ustez
Amaia Arregi EAJko legebltzarkideak azpimarratu duenez, enplegua eta ekonomia suspertzeko planak abian jartzeko, “beharrezkoa” da finantzazioa bermatzen duen aurrekontuak edukitzea; hori dela eta, 2013ko Aurrekontuetarako akordioa lortzea “ezinbestekoa” dela adierazi du.
Arregik agerraldia egin du Legebiltzarreko eztabaida monografikoan, hazkunde ekonomikoa bultzatzeko eta langabeziari aurre egiteko neurriei buruz. Horretan, Jaurlaritzaren irizpidearekin batera, langabeziaren aurkako plana beharrezkoa dela azpimarratu du.
Legebiltzarkide jeltzaleak enplegurako “erakundeen solidaritate fondoaren alde” egin du, eta, enplegu-kontuetan erantzukizun duten administrazio guztien parte-hartzea behar dela esan du.
“Enplegua lortzeko arazo gehien duten taldeei bideratuta egon behar zen programa honen helburua; horien artean, etenaldi luzeko langabetuak, gizarte-bazterkeria izateko arriskua duten pretsonak, emakumeak, 45 urte handikoak edo Diru-sarreren Berme Errentaren hartzaileak.
Langabeziari aurre egiteko eta ekonomia suspertzeko neurriak lau zutabetan oinarritu behar direla azaldu ditu Arregik. Aipaturiko fondoaz gainera, autonomo eta enpresa txiki eta ertainen finantzazioan oinarritu behar da, negozio horien aktibitatea, gazteei bideratutako enplegu plana eta prestakuntzaren hobekuntza ahalbidetzeko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15