Prentsa Aretoa
2013/03/08
2008-2012 aldiko euskara normalizatzeko planaren betetze mailari buruzko ebaluazio-txostena eskatu du EAJk
Garbiñe Mendizabal legebiltzarkide jeltzaleak EAEko Administrazio Orokorreko eta haren sektore publikoko lanpostuen zerrendak aldatzeari buruzko Legez Besteko Proposamena jorratu du Legebiltzarrean.
Eusko Legebiltzarrak EAJko Legebiltzar taldearen erdibideko zuzenketa onartu du, EAEko Administrazio Orokorreko eta haren sektore publikoko lanpostuen zerrendak aldatzeari buruz.
Era horretan, Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Legebiltzarreko dagokion Batzordean, 2008-2012 aldiko euskara normalizatzeko planaren betetze mailari buruzko ebaluazio-txostena aurkez dezala, zeina 2013ko lehen lauhilekoa bukatzerako egina egotea aurreikusita dagoen.
Aldi berean, proposamen jeltzaleak Herri-Administrazioko lanpostu-zerrendetako lanpostuei esleitutako hizkuntza eskakizunen egokitasun-azterlana, Gobernuak hartzen duen bezain laster, aurkez dezala eskatzen du
Azkenik, behin azterlan horiek aurkeztuta, azter ditzala gai horretan segitu beharreko urratsak zeintzuk izan behar diren; besteak beste, V.Plangintzaldiko lan ildoak eta Normalizazio Plana bera, plan horrek legez izan behar dituen espezifikazio guztiak jasoko dituelarik.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15