Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/03/07

EAJk ekintza protokolo bat eskatu du tratu txarrak jasatzen dituzten pertsona nagusien prebentziorako

Amaia Arregi legebiltzarkide jeltzaleak Foru Aldundi eta Udalekin elkarlanean egin dezala eskatu dio Jaurlaritzari, Ekintza Protokolo bat tratu txarrak jasatzen dituzten pertsona nagusien prebentziorako, detekziorako eta harretarako

rss Ezagutzera eman

EAJren erdibideko zuzenketari esker, eta PSE-EE taldeak horri emandako babesarekin, Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio aurreko Gobernuak Zahartzen diren Pertsonen Ongizatean eta Tratu Onean aurrera egiteko Plana garatu eta era jarraituan ebaluatu dezala  bere eskumenen markoan; Gizarte Zerbitzuen Euskal Batzordearen Pertsona Nagusien Batzorde Sektorial Iraunkorrak lortutako akordioak kontuan hartuta.

Era horretan, Legebiltzarrak Jaurlaritzari Foru Aldundi eta Udalekin elkarlanean egin dezala eskatu dio Ekintza Protokolo bat tratu txarrak jasatzen dituzten pertsona nagusien prebentziorako, detekziorako eta harretarako.