Prentsa Aretoa
2013/03/04
Oposizioak ez du Kontuak onartzeko asmo handirik, Egibarrek aitortu duenez
Joseba Egibar EAJ-PNVren legebiltzar taldeko bozeramaileak onartu duenez oposizioko alderdien artean "gogo handirik ez dago" Eusko Jaurlaritzaren aurrekontua onartzeko. Ondorioz baieztatu du saiatuko dela osoko zuzenketarik egon ez dadin, kontuak Exekutibora itzultzea eragingo dutenak.
Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Egibarrek onartu du Kontuak aktiboki babesteak identifikazio maila handia suposatzen duela, gero botoen bidez gauzatzeko. Bere hitzetan "bakoitzaren jarrera ezagututa, oposizioaren aldetik ez omen dago gogo handirik".
"Denek –PSOEk eta ezker abertzaleak- marra gorriak ez gainditzea eskatu dute, eta mantendu beharreko hori da Eusko Jaurlaritzaren apustua. "helburu horrekin identifikatzen bazara, horra hor argudio zatirik garrantzitsuena" esan du .
Egibarren esanetan ezker abertzalea da "helburu horietaz, marra gorri horietaz" hitz egiten duena. Horren aurrean ezarri du jeltzaleen Gobernuak izan direla "oinarrian " babes sozialeko euskal eredu hau eraiki duena.
Horregatik bermatu du EAJ-PNVk "bere kemena eta indarra jarriko duela sistema honen oinarrizkoena mantentzeko" Gaineratu duenez orain beste alderdi batzuk daude babes sozialeko sistema aipatzen dutenak, nahiz eta sistema eraikitzen parte hartu gabe baizik eta "beste galaxia politikoan egonda, hori guztia herri honetan eraikitzen ari zen bitartean" .
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15