Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/02/20

Legebiltzarrak autogobernuari buruzko eztabaidari berriz heltzeko ordua da, Erkorekaren ustez

ustizia eta Herri Administrazio sailburuak adierazi du ez dagoela gai hau atzeratzeko arrazoirik, Ā«Legebiltzarrak Euskadiko soziopolitikaren konplexutasuna zehatz islatzen baitu orainĀ», indarkeria terroristarik gabe eta legez kanpoko alderdirik gabe.

rss Ezagutzera eman
Legebiltzarrak autogobernuari buruzko eztabaidari berriz heltzeko ordua da, Erkorekaren ustez

ARGAZKIA JAITSI

Justizia eta Herri Administrazio sailburu Josu Erkorekak Eusko Legebiltzarreko Batzordean hitz egin du gaur, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren X. Legegintzaldiko ildo nagusiak eta egitasmoak azaltzeko. 

Hasteko, Gernikako Estatutua moldatzeko une egokia dela adierazi du. Erkorekaren ustez, «Legebiltzarrak gaiari heltzeko» unea da. Izan ere, orain «Euskadiko konplexutasun soziopolitikoa zehatz islatzen du», eta haren osaeran ez dago «indarkeria terroristaren edo asmo ilegalizatzailearen ondoriozko» aldaketarik.

Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren iritziz, «ez dago gai hau atzeratzeko arrazoirik. Autogobernua duten autonomia erkidegoen etorkizunaren gaineko eztabaida puri-purian dago; beraz, ez da zentzuzkoa Euskadi isilik geratzea eta horri buruzko ezer esaten ez duen bakarra izatea».