Prentsa Aretoa
2013/02/11
Uriartek eskumenak defendatuko ditu Werten erreformaren aurrean
Hezkuntza sailburuak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ditu legegintzaldi honetako helburu eta irizpide nagusiak.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ohartarazi du Eusko Jaurlaritzaren eskumenak defendatuko dituela Jose Ignacio Wert ministroaren hezkuntza erreformari aurre egiteko, eta euskal hezkuntza sistemarekiko "errespetua" izateko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Uriartek agerraldia egin du Legebiltzarreko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Batzordean, eta hezkuntza sistema "eleanitzaren" aldeko apustua egin du euskararen eta gazteleraren arteko "oreka" sozial handiagoa lortzeko.
Espainiako Gobernuaren Hezkuntza erreforma izan du hizpide, izan ere, Jaurlaritzak errefusatu egin du erreforma, eskumenak urra ditzakeelako eta euskara bigarren mailanuzten duelakoan.
Hezkuntza sailburuak berretsi du Jaurlaritzaren eskumenak "defendatuko" dituela hezkuntza alorrean, euskal autogobernuaren "giltzetako bat" dela iritzita.
Hezkuntza sailburuak onartu du garai zailak bizi ditugula, eta ''aurrekontuan gastuak birdimentsionatu eta lehentasunak berriz aztertu'' beharko dituztela. Hala ere, ''derrigorrezko hezkuntzaren zerbitzu kalitatea bermatuta'' egongo dela ziurtatu du.
Hala, murrizketek ''oinarrizko zerbitzuei'' eragingo ez dietela bermatu du, baina baliteke ''zerbitzu osagarriei'' eragitea. Dena den, ez du azken horren inguruko datu zehatzik eman.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15