Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/02/08

“Ezker Abertzaleak ez du presoen inguruan planik egin”, azpimarratu du Egibarrek

Ibilbide orria egin beharrean, manifestazioen ibilbidea egitea egotzi dio EH Bilduri EAJko Legebiltzar taldeko bozeramaileak.

rss Ezagutzera eman
“Ezker Abertzaleak ez du presoen inguruan planik egin”, azpimarratu du Egibarrek

ARGAZKIA JAITSI

  • “Ezker Abertzaleak ez du presoen inguruan planik egin”, azpimarratu du Egibarrek
    2013/02/07

    ARTXIBOA JAITSI

“Ezker Abertzaleak ez du presoentzako inguruan planik egin; ibilbide orria egin beharrean, manifestazioen ibilbidea proposatzen du”, salatu du EAJ-PNVren talde parlamentarioko bozeramaile eta GBBko lehendakari den Joseba Egibarrek.

Mezu hau Parlamentuan helarazi du, talde parlamentario jeltzaleak espetxe arloko legeen interpretazioa eguneratzea lortzeko egin duen eskaera baten aurrean EH Bildu abstenitu egin dela ikusirik. “Ezker Abertzaleak ez du bere posizioa aldatu. Ez du espetxe politika eraberritu bati buruz hitz egin nahi, ezta zigor neurriak desaktibatu eta urrunketarekin amaitu ere. Ez du uste horretarako garaia denik edota bere egutegiarekin ez dator bat eskaera”, azaldu du.

Egibarri kosta egiten zaio ulertzea Ezker Abertzalea nola absteni daitekeen horrelako eskaera “argi eta garbi” baten aurrean. Gainera, kritikatu egin du Lehendakaria eta EAJri ibilbide orria eskatzen dion bitartean, EH Bilduk proposatzen duen gauza bakarra manifestazioen ibilbidea dela.

Azken Osoko Bilkuran egin bezala, ETAko preso bat Sortuko kide izan al daitekeen galdetu dio Ezker Abertzaleari. Hau da, ea kolektibo honek Sortuko Estatutuetako hirugarren artikuluak dioen bezala, “indarkeria irmo eta zalantza izpirik gabe” uka
 ote dezakeen. Hori eginez gero, preso dauden egoera “erabat” aldatuko litzatekeela argudiatu du; alegia, “amnistiarik egongo ez dela dakiten arren, euren egoera hobetu, gradu aldaketez gozatu eta, agian, askatasuna ere lor lezaketela”.

“EH Bildu abstentzioan babestu da biribilgunean bueltaka jarraitzeko”, esan du atsekabez EAJ-PNVren talde parlamentarioko bozeramailea. Horren aurrean, Bake eta Elkarbizitzarako Lan Taldea lehenbailehen sortzea gomendatu du “ibilbidea hasia dagoelako aurreko legegintzaldiaz geroztik”. Ildo horretan, gainerako alderdiei “aurreiritziak baztertu eta  ardatz beraren baitan birak emateari uzteko” gonbitea luzatu die Egibarrek. Izan ere, “biribilgunearen eremua gero eta motzagoa dela”, ohartarazi du.